Go to Top

Iñigo Cabacas gogoan, bere heriotzaren 1. urteurrenean

Apirilaren 9an urtebete egin zuen Iñigo Cabacas gaztea hil zuela Ertzaintzak jaurtitako pelotakada batek. Gazte futbolzalea, alaia eta bere lagunen laguna, besteak beste, Kafe Antzokiko ohiko laguna eta Gabriel Aresti euskaltegian euskara ikasle izana genuen Iñigo Cabacas, “Pitu” (argazkian, Iñigo goian ezkerraldean, euskaltegiko karrajuan). Kafe Antzokian egin zitzaion omenaldi hunkigarri eta jendetsuan bere heriotzaren inguruko dokumentala proiektatu zen eta, besteak beste, bere senide eta lagunek hartu zuten parte.

Karlos Trijuekek egindako Iñigo Cabacas, crónica de una herida abierta dokumentalak egun horretako bidegabekerian kokatu gintuen era gordinean. Ondoren, Jare taldearen emanaldi akustikoak eta irakurritako olerkiek osatu zuten ekitaldi zinez hunkigarria. Pitu-ren lagunek eta Manuel eta Fina gurasoek han bildutakoon berotasuna eta babesa jaso zuten eta bere lagun Koldobika Gutierrezek gogora ekarri zuen Iñigok oso gustoko zuela berak tenplua esaten zion Kafe Antzokia, parrandarako bere lekurik gogokoena zelako. Azkenean, guztiaren gainetik gailendu zen hitz bat, eskakizun larri bihurtuta: JUSTIZIA.

Hemen Jare taldeak urteurren honetarako egindako bideoklipa:

Ekitaldiaren kronika eta argazkiak ikus ditzakegu BERRIA egunkarian eta  El desmarque webgunean (erdaraz).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude