Go to Top

Zenbat Gara orain zenbatgara.eus da

Hamazazpi urteren ondoren, gure webgunea lekuz aldatu dugu. Izan ere, zenbatgara.org atzean utzita, aurrerantzean zenbatgara.eus helbidean aurkituko duzu gure webgunea.Puntueus-era egin dugu aldaketa, euskarazko edukiak eta euskal kulturari lotutakoak ordezkatzen dituen goi mailako domeinura eta, aldatzeaz batera, hobekuntza teknikoak egiteko aukera izan dugu. Izan ere, webgune arinagoa eta segurua aurkituko duzu hemen. Posta helbideei dagokienez, lehengoek jarraituko dute indarrean bolada batez, baina .eus amaiera dutenekin ordezkatuko ditugu datozen egunotan. Aurretik .eus domeinu amaierara egin dute gure beste webgune batzuek, hala nola, bilbohiria.eus, erroa.eus, kurkuluxetan.eus, gabrielaresti.eus, gazteola.eus eta kafeantzokia.eus webguneek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude