Go to Top

Vols parlar en català? Katalan eskolak Bilbon

curs-de-catalan

Katalan ikastaroa antolatu dute Casal Bilbao eta Zenbat Gara elkarteek, bien arteko elkarlanaren ondorioz. Ikastaroa urriaren 20an hasi eta maiatzaren 26an bukatuko da. Gabriel Aresti euskaltegian izango dira klaseak, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Irakasle arituko den Francesc Agramunt-en esanetan “Oinarrizko mailatik abiatuko gara, eta erdiguneko TV3eko estandarraren ahoskera irakatsiko da, aurrerago tokian tokiko fonetika ezberdintasunei eta bestelako kontuei erreparatuko badiegu ere”.

Ikastaro osoaren salneurria 350 eurokoa izango da eta bi epetan ordaindu ahal izango da (200 euro hasieran eta beste 150 abenduan). Informazio gehiago jasotzeko eta matrikula egiteko Gabriel Aresti euskaltegiaren bulegora jo (Done Bikendi 2, 4. solairua) edo 944237591 telefonora.

, ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude