Nafarroako Erriberako euskalgintzari eta bertako nekazaritzari babesa eman eta produktu gozoak erosteko aukera hirukoitza biltzen duen ERRIGORA ekimena berriro martxan dago. Laugarren urtez Zenbat Gara elkarteak kolaboratuko du ekimen honekin, horren berri emanez eta ahalik eta saski gehien salduz. Aurreko urteotan bezala, saskiak eskatzeko eta jasotzeko aukera izango dugu Zenbat Gararen bulegoan, 50 euroan. Horren truke, kutxa batean jasoko dugu argazkian datorren produktu sorta.
Ikus aurtengo kanpainiaren bideoa:
Utzi erantzuna