Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: euskaltegia

Vols parlar en català? Katalan eskolak Bilbon

Katalan ikastaroa antolatu dute Casal Bilbao eta Zenbat Gara elkarteek, bien arteko elkarlanaren ondorioz. Ikastaroa urriaren 20an hasi eta maiatzaren 26an bukatuko da. Gabriel Aresti euskaltegian izango dira klaseak, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Irakasle arituko den Francesc Agramunt-en esanetan “Oinarrizko mailatik abiatuko gara, eta erdiguneko TV3eko estandarraren ahoskera irakatsiko da, aurrerago tokian tokiko fonetika ezberdintasunei eta bestelako kontuei erreparatuko badiegu ere”. Ikastaro osoaren salneurria 350 eurokoa izango da eta …Read More

Helduentzat hainbat aukera uda honetan euskara ikasteko

Helduentzat Gabriel Aresti euskaltegiak prestatu duen udako aukera osoa aurkeztu dugu gaurko agerraldian, Gazteola ekimena aurkezteaz gain. Aurten ere Bakaikun barnetegiak antolatuko dira, eta Bilbon, eta ikastaro trinkoak, uda euskara ikasi eta maila jasotzeko profitatu nahi dutenentzat. Gainera, aukera berriak eskainiko ditu 2014ko udan ere euskara ikasteko. Euskaltegiko zuzendari Isabel Isazelaiak nabarmendu du aurten kultura eta natura barnetegiak izango direla Bakaikun zein Bilbon, eskolarik gabekoak baina ikasi eta gozatzeko jarduera-programazio zabala dutenak. …Read More