Go to Top

Helduentzat hainbat aukera uda honetan euskara ikasteko

Helduentzat Gabriel Aresti euskaltegiak prestatu duen udako aukera osoa aurkeztu dugu gaurko agerraldian, Gazteola ekimena aurkezteaz gain. Aurten ere Bakaikun barnetegiak antolatuko dira, eta Bilbon, eta ikastaro trinkoak, uda euskara ikasi eta maila jasotzeko profitatu nahi dutenentzat. Gainera, aukera berriak eskainiko ditu 2014ko udan ere euskara ikasteko. Euskaltegiko zuzendari Isabel Isazelaiak nabarmendu du aurten kultura eta natura barnetegiak izango direla Bakaikun zein Bilbon, eskolarik gabekoak baina ikasi eta gozatzeko jarduera-programazio zabala dutenak. Beste ekimen berri bat izango dugu asteburuetako barnetegiak, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean. Azkenik, astean hiru egunez soilik izango diren bost orduko ikastaro trinko berriak azpimarratu ditu Isazelaiak, goizean lan egiten duen jendearentzat aproposak.

Besteak beste, Familientzako barnetegiak izango dira, eta Hiri-Mendi barnetegietan aste bat Bilbon eta bestea Bakaikun tartekatuko dira. Loa barne duten Bilboko barnetegietan gaua BBK Bilbao Good hostel-ean igarotzeko aukera izango da, baina Bilboko barnetegien kasuan loa nork bere etxean egiteko aukera duten eguneko barnetegiak izango dira. Autoikaskuntza aukerak ere eskainiko ditu euskaltegiak udan. Kurtsoen eta udako eskaintza osoaren informazio guztia, www.gabrielaresti.com webgunean aurkituko dugu, izena emateko aukerarekin batera.

 

,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude