Go to Top

57. Durangoko Azokan gaude

Hasi da Durangoko Azokaren 57. edizioa eta, ohi bezala, bertan dago Zenbat Gara elkartea. ERROA argitaletxearen erakustokia Landako gune barruko Artekaleko 45. zenbakian. Bertan aurkituko ditugu ERROAk argitaratutako azken liburuak, tartean aurten kaleratutako Amaiur! Libera State, Asiskok marraztua eta idatzia. Bihar, abenduaren 8an, aurkeztuko du Asiskok liburua, 11:30ean, Landakoko Talaia aretoan. Iaz aurkeztutako Bilbon Dabil Gabriel Aresti eta gainerako CD, DVD eta liburuak ere aurkituko ditugu bertan, Bilboko Konpartsen 2023ko egutegiaz gain. ERROAren stand-ean aurkitu dezakegun guztiaz jakitun egoteko, entzun Bilbo Hiria irratian Xabier Monasteriorekin egindako elkarrizketa.

, ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude