Bakaiku herria Sakana eskualdeko Burunda inguruan kokatua dago, Urbasa-Andia natura parkearen ondoan. Bertan Zenbat Gara elkarteak 900 m2ko eraikina du, 2008an eraberritua eta egungo erosotasun guztiez ederki hornitua dagoena. Logelak daude 2, 3 edo 4 lagunentzat, baita 6 lagunentzako litera gelak ere. Jantokia eta sukaldaria ditugu, berokuntza eta wi-fi irekia daude etxe osoan.
Etxe honetan Bakaikuko barnetegia antolatzen du Gabriel Aresti euskaltegiak, heldu eta gazteentzat euskara ikasteko ikastaldi-egonaldiak. Barnetegiak eguneko 24 orduak euskaraz bizitzeko aukera ematen dio ikasleari, eskolez gain aisialdiko hainbat ekintza programatuz. Baina batez ere, elkarrekin biziz, etengabe giro euskaldunean murgildu eta ikasketa prozesuan oso arin aurrera egiteko aukera ematen dio ikasleari. Barnetegiak programatzen dira uda osoan, Aste Santuan eta ikasturtean zehar, hainbat asteburu eta astebeteko egonaldi antolatzen baititu Gabriel Aresti euskaltegiak bertan.
Oro har, natura eta, batez ere, basoa eta mendia maite dituztenentzat leku ezin aproposagoa. Asteburuak zein jaiegunak igarotzeko toki zoragarri honek makina bat aukera eskaintzen ditu, bai herrian bertan eta bai aldameneko Etxarri-Aranatzen edota Altsasun, familia zein lagunen arteko giroan egun ahaztezinak bizitzeko.
Barnetegiaz gain, etxeak izan ditzakeen beste erabilera batzuren artean, mintegiak, talde egonaldiak eta era askotako bilkurak egin daitezke bertan. Bakaikuko etxean zerbait antolatzeko asmorik baduzu, jar zaitez harremanetan Zenbat Garako bulegoarekin. Etxeari buruzko informazio gehiago www.bakaiku.net webgunean.
{flickr-album}Title=Etxeko bazterrak, Type=Photoset, User=23814313@N03, Photoset=72157625036466809{/flickr-album}