Go to Top

Atalak

Bilbo Hiria irratia

Uhinetatik Bilboaldeko euskaldunei euskara hutsez gizarte eta kultura gaiak eskaintzen dizkien irratia Seguraski, independientea ez dela aitortzen duen irrati bakarra, Bilbo Hiria irratiak Bilbo, Bizkaia, Herria eta mundua ikusteko duen era gure ikuspegiaren mende dagoelako, hots, euskaldun den eta etorkizunean ere hala izan nahi duen jendearen esanetara dagoelako. Hurbileko eta urruneko informazioa, musika, iritziak, eztabaidak, solasaldiak, gizarte mugimenduen antena… Den-dena Euskaraz bizi nahi dutenen begirada zorrotzetatik eskainia.

Kafe Antzokia

Euskaldunen bilgune, euskal kulturaren plaza eta beste kulturen agertoki izateko sortu zen kulturgunea Bilboko eta Ondarroako Kafe Antzokiak euskaldunontzako topagune eta erreferentzia guneak izateko sortu dira: euskaraz bizitzako esparru guztietan bizi nahi dugunon topagunea, euskararen mundura hurbildu nahi dutenentzako erreferentzia. Une honetan Bilbon eta Ondarroan daude Kafe Antzokiak: Bilbokoa 1995eko abenduan zabaldu zen eta Ondarroakoa 2001eko apirilean. Zenbat Gara elkarteak bultzatutako kulturguneak dira Kafe Antzokiak eta horregatik Zenbat Garak antolatutako …Read More

Gabriel Aresti euskaltegia

Ikaslearen motibazioan eta hizkuntzaren erabileran oinarriturik, helduei euskara irakasten dien euskaltegia Bilboko euskaltegi nagusia da Gabriel Aresti euskaltegia bere 2.000 inguru ikasleekin eta hiriko erdigunean kokatua dago, egoitzak Abandoko San Bizenten eta Gran Vian egonik. Helduak euskalduntzea eta euskaraz trebatzea da gure jarduna eta lan horretan 35 urtetik gorako esperientzia dugu. Euskaltegi hau ofiziala da eta HABEk homologatua. Ordutegi, maila eta erritmo desberdinetako ikastaroen eskaintza zabala dugu, goizeko 7:30etik hasi eta …Read More