Go to Top

“Gure oroitzapenak”, Sarrionandia 12 zinegileren begiradatik

Gaur estreinatuko da Donostiako Zinemaldian Gure oroitzapenak filma. Zenbat Gara elkarteak ekoizpenean parte hartu duen film luze honetan 12 zinegileren ekarpenak ikus ditzakegu. Bakoitzak bere begiradatik, zinemara eraman dute Iurretako idazlearen unibertsoa, bere poesia eta narratibaren alderdi batzuk aukeratuta. Adabaki ekoiztetxearen ekimen honek, besteak beste, Zenbat Gara elkartearen babesa jaso du. Gaur estreinatuko da Principe aretoan, Donostiako Zinemaldiaren baitan, eta egileak zein ekoizleak bertan izango dira. Datozen egunotan filma ikusteko aukera izango da Zinemaldian bertan, baina urriaren 7an Bilbo ikusi ahal izango dugu, Kafe Antzokian, 17:30ean.

Gure oroitzapenak fikziozko film luze kolektiboan, istorioz istorio, Joseba Sarrionandiaren aurpegia osatzen zaigu. Hura ez baita urte askoan izozturik agertu zaigun erretratua, ez eta orain dela urte bi hedabideetan ikusi ahal izan genuena ere. Sarriren bisaia idazlearena da, alegia, poliedro bat, hamaika ertzeko begitartea.

Oskar Alegria, Özcan Alper, Asier Altuna, Mireia Gabilondo, Eugène Green, Itziar Leemans, Josu Martinez, Fermin Muguruza, Ane Muñoz, Maider Oleaga, Carlos Quintela eta Maialen Sarasuak, pieza banaren bitartez, aurpegi horretako forma anitzak erakusten dituzte.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude