Go to Top

…Eta Bilbo kantuz bete zen #EHBK

(Algara konpartsatik ekarria). Ikaragarria izan zen Euskal Herria Bilbon Kantari, Zazpiak Oihal batetik lelopean iragan larunbatean Bilboko kaleak kantuzalez bete zituen ekimenaren arrakasta. Iazko esperientziatik abiatuta, Bilboko Konpartsak, Euskal Herria Kantuz eta Euskal Kantuzaleen elkartea izan zituen antolatzaile, elkarlanean. Balmasedatik Eskiulara zabaldu zen Bilbora etortzeko deialdia, eta, horri erantzunda, Eibartik, Plentziatik, Donostiatik… Kantuzale taldeak etorri eta Bilbon bildu ziren. Bilboko kaleak, Abandokoak zein alde zaharrekoak jendez eta kantuz bete zituzten.

Euskal kantutegia berreskuratzeko eta kantuzaletasuna bultzatzeko ahaleginean dabil azken urteotan Bilbo Kantari ekimena, kalean, kalez kale eta tabernaz taberna, Zenbat Gararen Lagun Artean Kantari hilero Kafe Antzokian egiten den gisan, euskal kantutegia landu eta gaurkotu egiten du, aldiro liburuxka eguneratuz. Bilboko Konpartsek bultzada ederra eman diote kantuzaleen ekimen honi azkenaldion, eta emaitza da gero eta lagun gehiago biltzen duen hileroko hitzordua da. Larunbatekoa, berriz, deialdi nazionala izan zen, eta jendearen erantzuna… Mundiala!

Eguerdian, gehienek Kafe Antzokian, eta sartu ezinik geratutakoak Bilboko beste leku batzuetan bazkaldu zuten.

Arratsean, zazpi kaleetan zazpi geldialdi egin zituen ibilbideak, bakoitzean euskal herrialde bati aipamena egiteko. Balkoietatik kantuak eta azpian jende andanaren milaka ahotsek erantzuten…

Azkenik, Euskaltzaindiaren balkoitik Xabier Amurizaren ahotsak jarri zion amaiera hitzorduari… Biba güek!

Argazki gehiago Bilboko Konpartsen Flickr bilduman: eta bideo erreportajea EITB nahieran.

 

, , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude