Datorren asteazkenean, martxoaren 11n, Bilbo Hiria irratiak ZIENTZIALARI irratsaioaren jendaurreko emankizun berezia egingo du zuzenean, 18:30ean, Kafe Antzokian, irratsaioaren 10 urteak ospatzeko. EHUko Kultura Zientifikoko katedrak eta Zenbat Gara elkarteak 2015ean abiatu zuten elkarlanean zientzia dibulgazioa euskara hutsez egiten duen ekimena, saioaren hasierako lokuzioak dioen moduan, “zientzia gizarteratu eta haren balio, historia eta lorpen nagusiak hedatzeko” helburuarekin. 2015eko azaroan aireratu zen ZIENTZIALARI irratsaioaren lehendabiziko saioa, Xabier Monasteriok gidatu zuen hasierako …Read More
Tag Archives: Bilbo Hiria irratia


