Bilbo hiria eta Athletic futbol taldea elkarri estuki lotuta egon dira beti. Talde zuri-gorria XIX. mendearen amaieran sortu zenez geroztik, bien bideak bateratsu joan dira, eta bataren pozek eta porrotek eragin zuzena izan dute bestearengan, eta alderantziz. Eta urteen poderioz, hiriak bere estiloa kutsatu dio futbol taldeari, eta, era berean, honek haren estiloa moldatu du. Horregatik esan ohi da, Athleticek ez ezik, bilbotar futbolzaleek ere izaera berezia dutela. Jakina, lotura estu horrek arrasto eta aztarna ugari utzi du Bilboko hainbat lekutan. Aztarnok dira, hain zuzen ere, ibilbide honetan ikusten eta aztertzen direnak, lehen partiden lekuko izan zen Ingelesen Landatik hasi eta San Mames futbol zelai berriraino, helburu bikoitz batez: alde batetik, Athleticen historia hamarkadaz hamarkada kontatzea eta, bestetik, haren bidez gure hiriaren historiara hurbilketa txiki bat egitea.
Utzi erantzuna