Go to Top

Bilbo idazleen luman

aresti-hartaz-ibilbidea

Herritar xeheak ez bezala, idazleak beste ikuspegi batetik begiratzen dio hiriari. Eta beste zorroztasun batez ere bai, haren begi erneek besteok ikusten ez ditugun ñabardurak eta xehetasunak ikusten baitituzte. Eta sormena eta irudimena lanean jarrita, inork ez bezala islatzen dituzte idazleek hiri batean dauden giro guztiak. Euskal Herriko hiri handiena izanik, Bilbo hainbat eleberri, ipuin  eta olerkiren gertaleku izan da euskal literaturaren barnean, eta haietan guztietan idazle bakoitzak bere erara marraztu du hiri honetako errealitate anizkuna. Kirikiño, Alfontso Irigoien, Gabriel Aresti, Mikel Zarate, Bernardo Atxaga, Edorta Jimenez, Paddy Rekalde, Lutxo Egia eta beste zenbait idazleren obren pasarteetatik abiatuta, Bilbok dituen ezkutuko errealitate eta giroak ezagutuko ditugu literatura ibilbide honetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude