Go to Top

“Cloe Bihotz-bihotzez” jai arrakastatsua atzo

Atzokoan oso elkartasun ekitaldi berezia izan genuen Kafe Antzokian, Cloe bihotz-bihotzez izenburupean. Atxuriko eskolako gurasoek antolatu duten eta Kafe Antzokiko Kurkuluxetan  arte eszenikoen eskolaren laguntza izan duen ekimen honen helburua Cloe izeneko neskaren familiari babes ekonomia eta emozionala eman ahal izatea zen eta esan daiteke arrakastaz bete zirela helburu biak.

Gregorio Marañon ospitalean bakarrik transplanteak egiten direla eta, antolatzaileek Bilbo Hiria irratian azaldu dutenez, Cloeren amak bere lana utzi behar izan zuen eta ospitale ondoan etxe bat alokatu, alabarekin transplanterako uneoro gertu egon ahal izateko. Gastuei aurre egiten laguntzeko zozketa eta jaia antolatu dute Atxuriko García Rivero ikastetxeko guraso batzuek. Ane Monna, Oskola eta Karramarroi taldeaz gain, Zirkuzaurre pailazo taldea eta Txorromorro berbena taldea izan genituen. Sarrerako diruaz gain, zozketa egin zen,  eta “Zero lerroa” ere egon zen, jaian parte hartzea derrigorrezkoa izan gabe sarrerak erosteko aukera. Jaian ederto pasatu genuen, haur eta helduok, argazkiek eta Youtubeko bideo honek erakusten duten moduan.

Kasualitatez, Cloerentzako bihotza ostiral gauean heldu zen, eta larunbatean bertan egin zuten operazioa. Gaur irakurri dugunez, arrakastatsua izan da transplantea, jaia izan den bezala. Espero dugu Cloe laster Atxuriko patioan berriro jolasten ikustea. Bitartean, gure animoak eta babesa Cloeren familiari Ekarpenak pertsonalak nahiz kolektiboak izan daitezke BBKko kontu honetan: 2095 0363 50 9110174755 (Begoña Gutierrez, Cloeren ama).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude