Go to Top

Durangoko Azokan oso harrera ona izan dute gure ekoizpen berriek

Bukatu da Durangoko Azoka, euskal kultura ekoizpenen urteroko hitzordu nagusia, eta bada datu pozgarririk: Zenbat Gararen erakustokian oso ondo saldu dira aurtengo ekoizpen berriak. Horien artean izarra, dudarik gabe Euskara Jendea serie dokumentala jasotzen duen DVD sorta, ETB1en berriki ikusi ahal izan duguna.

DVDak

Gabonetarako opari aproposa bihurtu da Euskara Jendea, sei diskotan biltzen dituen kutxa. Bertan, seriearen kapitulu bakoitza ikusi ahal izango dugu, euskaraz, baina hainbat hizkuntzatan azpitituluak irakurtzeko aukerarekin (katalana, gaztelania, frantsesa, ingelesa, galesera, irlandera, japoniera…). Arrakasta honen ondorioz, Xamarren izen bereko liburua (eta ikus-entzunezko proiektu honetarako bidea zabaldu zuena) ere oso ondo saldu da gurean.

Aurten zenbait ekoizpen berri izan ditugu azokako gure erakustokian, besteak beste, Erroa argitaletxeak Euskara errazean bilduman kaleratutako bi goiburu berri: Piztiak eta Piztitzarrak eta Kresala, aurretik bilduma horretan argitaratutako lau liburuei gehitu zaizkienak. Gabrielen LEKUA ere ondo saldu dugu azokan, izen bereko ikuskizunetik abiatutako disko-liburua. Azoka amaitu da, baina ekoizpen hauek guztiek salgai jarraituko dute datozen egunotan Zenbat Gara elkartearen bulegoan, erosi nahi dituenarentzat.

One Response to "Durangoko Azokan oso harrera ona izan dute gure ekoizpen berriek"

  • Josu
    2013/12/11 - 20:06 Reply

    Biba züek eta biba Xamar! Non erosi ahal dugu orain dokumentala?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude