Atzo eta gaur Getxoko Aixerrota institutuko hiru ikasle talde etorri zaizkigu bisitan. Zenbat Garan egiten ditugunak azaldu eta komunikazio arloan esperientzia batzuk bizi izan dituzte gurekin: Telebista saio bat nola grabatzen den ikasi dute Ibaizabal Telebistako lagunekin, irrati baten funtzionamendua ezagutu dute Bilbo Hiria irratian eta komunikazio bulego baten lana bertatik bertara ezagutu dute Atoan komunikazio bulegoan.
Azken honetan, Atoanen, ekitaldi bat iragartzeko kartel bat nola egiten den eta, ondoren, kartela inprimatu eta kalean hedatzeaz gain, ekitaldi hori iragartzeko erabili ohi diren beste bide batzuk ikusi ditugu: kartela Flickr-en eskegi, Facebook-eko orrialde batean jarri eta Twitter bidez horren berri zabaldu dugu. Hauek dira sei taldeen kartelak, ondoren sarean hedatu ditugunak:
Utzi erantzuna