Go to Top

IX. truke azoka ospatu du Zenbat Garak aste honetan

Ostegun eta ostiralean truke azoka antolatu du Zenbat Gara elkarteak. Bi urterik behin Gabonen bueltan ospatzen den azoka berezia dugu hau, etengabe kontsumitzera eramaten gaituen gizarte honi alternatiba bat eskaintzeko asmoz. Horrela, nork bere etxetik ekarritako liburu, disko, jantzi, harribitxi, jostailu, elektrotresna… trukatu dira dibisa esklusibo bat eskuratzeko, txakur txikiak alegia.

Besteak beste, ostalaritza edo estetika zerbitzuak eskaini dituzte ikasleek moneta preziatu hori irabazi nahian, eta gure merkatuan egon diren produktuen artean, Kafe Antzokiko kontzertuen sarrerak, Erroa argitaletxeko liburuak, Gabrielen Lekua disko-liburua, Euskara Jendea dokumental-sorta eta Zenbat Gararen beste produktu batzuk ere izan dituzte eskura pagotxa bila bertaratu diren ikasleek.

Aurten, berriz ere, hitzordu arrakastatsua izan da, baina gure kontsumo modu eta joeren inguruko gogoeta egiteko ere eman digu aukera, eta agian hemendik aurrera zenbat eta nola erosten dugun beste era batera hartuko dugu aintzat. 2015ean berriro ikusiko dugu emaitza. Ordura arte!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude