Go to Top

Uxue Alberdirekin begirada feminista bertsolaritzari

Atzokoan Uxue Alberdi bertsolari eta idazlea izan genuen atzo gurean, Zenbat Garak antolatutako hitzaldian. Emakumeak eta bertsolaritza, emakumeak bertsolaritzan eta bertsolaritza emakumearekiko. Hitzaldi interesgarria bezain argigarria izan zen, bertso, bideo, argazki eta pasadizo ugari tartekatu zituena. Adibideon bidez Alberdik ikusarazi zigun gizon ikuspuntua noraino dugun sartua hainbeste gizon eta emakumek, beste hainbat gaitan bezala, bertsolaritzan ere. Ikuslegoaren arreta piztu eta mantendu zuen Alberdik berbaldi osoan.

Horrela formulatu zuen gaia Uxue Alberdik: “Generoak egiten dugun guztian eragiten digu. Are gehiago, egiten dugun hori, bertsolaritza bezala, tradizionalki gizonezkoen eremu izan bada. Gaur egun badira emakume bertsolariak, baina: zein da bizi duten errealitatea? Aurrez egituraturiko bertsolaritza moldean eroso sentitzen dira? Badute euren molde propioa garatzeko modurik? Nolakoa zatekeen bertsolaritza emakumeek garatu izan balute? Zeintzuk dira emakumezko bertsolarien erronkak? Zer dute eskaintzeko? Zer borrokatzeko? Diskurtso feministak zer on eman diezaioke bertsolaritzari? Nola errimatzen da berdintasunaren doinu librean?”.

Hemen duzue hitzaldi hau formatu laburragoan, iazko ekainean Amarako TEDx ekitaldian eskainitako saioan:

 

, ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude