Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: soziolinguistika

Galizia eta galegoa hizpide ostiralean Sechu Sende eta Txerra Rodriguezekin

Euskara eta bere gorabeherak ezagutzen ditugu euskaldunok, baina… Zer dakigu galiziar hizkuntzaren egunerokotasunari buruz? Galizerak eta euskarak topo egingo dute ostiralean Kafe Antzokian, Hizkuntz(ar)en bidezidorretan / Nos atalhos da(s) línguas hitzaldia eskainiko baitute Sechu Sendek eta Txerra Rodriguezek. Honela planteatzen dute biharko hitzaldiaren gakoa: “Ba al dute zerikusiarik euskarak, hipnosiak, surrealismoak, budismoak, umoreak, galizierak, jendarte sormenak, soziolinguistikak, esoterismoak, retranca-k eta erridikulua egiteak? Ba guk uste dugu baietz…” Galizaleak kultura elkarteak …Read More

Jon Sarasuaren hitzaldia: “Norabideari begiratu batzuk”

Jon Sarasua izan dugu gurean. Sarasuaren esanetan, “Norabideari begirada batzuk” gaiaren inguruan, Zenbat Gara elkarteak soziolinguisitikaren inguruan antolatutako hitzaldi sortaren baitan. Euskararen egoera aztertu eta egungo hiztun komunitatea «erronka zahar eta berri lodi samarraren aurrean» dagoela esan digu Sarasuak. Hemen ikus dezakegu lehengo egunean Zumaian, gai eta goiburu berarekin emandako hitzaldiaren bideoa.