Go to Top

Haurrentzat, Kurkuluxetan umegunea

Helduen munduan ez ezik, haurrenean ere murgildu da Zenbat Gara elkartea, sail berezia eta autonomoa sortuz. Denek aipatzen duten mundu garrantzitsua da umeena, kontu handiz lantzekoa baina, era berean, gustuz eta alaitasunez eskaini beharrekoa. Horretan hasi ginen duela zenbait urte eta horretan dihardugu buru-belarri gaur egun, aurrerantzean ere itzel irekiko dugulakoan hastapeneko bidea.

Haurrek dagoeneko jarduera andana luzea dute gurean:

  • Igandeetan Kafe Antzokian izan ohi den OLGETAN haur jaia (antzerkia, txotxongiloak, pailazoak..).
  • Ikasturte osoan Arte Eszenikoen Eskolan musika, antzerkia eta dantza ikastaldiak
  • Ane Monna, Oskola eta Karramarroi haurrentzako antzerki taldearen ikuskizunak, DVDak eta CDak…
  • Urtero antolatzen ditugu Haur musika topaketak eta Eskola Arteko Antzerki Topaketak.

Horretaz guztiaz eta beste hainbat abantailaz gozatzeko LAGUNTXOaren figura sortu dugu, LAGUNAren antzera baina haurrentzat abantailak dituena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude