Go to Top

Enologia ikastaroa, Imanol Sarasolaren eskutik

Ardoak sekulako garrantzia izan du beti gure kulturan, gure historian, erlijioan, sozializazioan… Ondo aztertzen badugu, ardoa euskaldunon kulturan ondo errotutako elementua dugu. Egun, gastronomiaren eta ardogintzaren garapen modernoarekin batera, inoizko ardorik onenak egiten diren garaian, enologiak sekulako garrantzia hartu du. Baina nola dastatzen eta baloratzen da ardo bat? Zer alderdi hartu behar dira kontutan ardo baten dastaketan?

Imanol Sarasola enologoa dugu. Berak irakatsiko dizkigu enologiaren funtsak Zenbat Garak Bilboko Kafe Antzokian antolatutako ikastaro honetan. Martxoaren 13, 18 eta 20an egingo da, bi orduko hiru saiotan banatuta, Zenbat Gara elkarteak antolatuta. Izen-ematea: 30 € (Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak eta Zenbat Garako LAGUNAK 10 €). Izena emateko edo argibide gehiagorako Zenbat Gararen bulegora jo (Done Bikendi 2, 4. solairua) edo 94 423 75 91 telefonora deitu.

,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude