Bertsoaren munduak Bilbon ere bere lekua duelako, FM-ko 96.00 dialean, Bilbo Hiria Irratia bertsolaritza-bozgorailu bihurtuko dute Erlantz Ibargurengoitia eta Agurtzane Rementeria bertsozaleek, soinu-teknikari lanetan ariko den Josu Zabalaren laguntzarekin.
Asteroko saioan, uhinetan eta sareko bit-etan barna hedatuko dira aurreko egunetan-edo izandako bertso-ale hautatuak, buru-belarrien gozagarri. Halaber, ordu beteko iraupena duen programan, bertsoaren mundu magikoak utzitako notiziarik garrantzitsuenak helaraziko dituzte, astebururako agenda-proposamena… Erdu geugaz!
Utzi erantzuna