Go to Top

Hiromi Yoshida euskara irakasle japoniar-azpeitiarra gurean

Larunbatean Hiromi Yoshida izango dugu Kafe Antzokian hizlari. Aurrez iragarrita ez zegoen hitzordua lotu dugu egunotan, eta denontzat interesgarria izango dela uste dugu, euskara ikasten ari direnentzat bereziki, Hiromik Japoniako rakugo ipuinen berri emango digu eta bi rakugo kontatu-antzeztuko dizkigu. Martxoren 23an, beraz, (larunbata) 12:00etan Kafe Antzokiko 1. solairuan izango dugu Hiromi Yoshida.

HIROMI Yoshidari (Yuzawa, Akita, 1960) euskararekiko interesa linguistikatik datorkio. Oso originala dela iruditzen zaio, ez baitu parienterik, japonierak bezalaxe. Ingeles Filologia egiten zegoela ingelesetik zeharo desberdina zen hizkuntza bat ikasi nahi zuen eta euskara ikasten hasi zen Tokion, fakultateko irakasle batekin. Hura ere japoniarra zen eta linguista, euskara ez ahazteko helburuz euskarazko taldea osatu zuen bere borondatez. Yoshidak euskal gramatika Tokion ikasi zuen eta ahozkotasuna lantzera Euskal Herrira etorri zen duela 22 urte inguru. Harrezkero, urtean behin etortzen saiatzen da hona. Batetik, euskarazko maila mantentzeko eta, bestetik, euskarari lotuta egiten dabilen lana egiteko.

Une honetan Azpeitiko euskarari buruzko ikerketa egiten ari da. “Euskara Batua oso berria da, idazteko sortua dago eta elkar ulertzeko, baina nik ahozko hizkuntza nahi nuenez euskalki bat aukeratu behar nuen”, kontatzen du. Horregatik, euskararekin eta Euskal Herriarekin duen harremana zuzena da. Urtean behin, hilabetez, Azpeitian egoten da eta gainontzeko hilabeteak Japonian pasatzen ditu, euskara irakasten, hori baita bere ogibidea.

Argazkia: Onintza Lete (Uztarria).

Bideo honetan Hiromi Yoshida lagun japoniarra eta Axen Eskalada aktorea ageri dira. Bien artean Japonian tradizio handia duten bi rakugo azaldu eta kontatuko dizkigute. Rakugoak Japoniako ipuin tradizionalak dira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude