Go to Top

Txapela, zapia eta abarkak jantzita

Maiatzaren 27 “Festarako jantziak azken 100 urteotan” goiburupean Ane Albisuren hitzaldia izan genuen, Zenbat Garak antolatuta. Bertan, IKERFOLKEKO partaidea ezezik ATONDU liburuaren egilea dugun Albisuk azaldu zuen zein den gaur egun hiri giroko festetan janzten ditugun jantzien sorburua eta bilakaera. Honatx hitzaldiaren kronika  euskaltegiko ikaslea dugun Carmen  Casanovaren eskutik:

Aste honetan, tradiziozko euskal jantziei buruzko oso hitzaldi interesgarriaz gozatzeko aukera eduki dugu Kafe Antzokian. Donostiar aditu Ane Albisuren eskutik, XX. mendean euskal jantzi tradizionalak izan duen bilakaera ezagutu ahal izan dugu. Izan ere, Albisuk oso lan sakona egin du azken urteotan eta bere ikerketaren emaitzak ezagutzera eman nahi izan ditu hitzaldi honen bidez.

Hasteko, Albisuk euskal janzkerari garrantzi handiagoa eman nahi izan dio jantziei baino. Horregatik, euskal janzkera tradizionala, hau da, arropa atontzeko edo prestatzeko errituala nolakoa izan den eta nola aldatu den mendean zehar azaldu du Albisuk.

Horretarako, antzinako hainbat argazki erabili ditu eta argazki horien bidez ikusi ahal izan dugu baserriaren inguruan bizi diren herritarrek zer jantzi mota erabiltzen zuten, nola prestatu ohi zuten arropa eta noiz janzten zituzten bestelako jantziak.

Horretaz gain, Ane Albisuk aholku batzuk eman dizkigu birraitona-amonen garaiko moduan janzteko. Esaterako, aldarrikatu du bururako txapela edo zapi zuria ezinbestekoak direla euskal itxura egokia lortzeko. Horregatik, buruko zapia behar den bezala nola ipini irakatsi digu Anek bi boluntarioren laguntzarekin

Laster, Euskal Herriko toki askotan jaiak ospatuko dira eta horiek era tradizionalean janzteko egunak izaten dira. Beraz, aukera ona izan liteke Albisuen aholkuak gauzatzeko.

Argazkia: Kezka dantza taldea (CC By-Sa lizentziapean).

,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude