Egunotan Gabriel Aresti omentzeko egitarau interesgarria osatu dute Laudioko hainbat euskaltzalek, bere jaiotzaren 80. urteurrenaren zuzuan, idazleak herriarekin izan zuen harremana abiapuntutzat hartuta. Besteak beste, Xabier Monasteriok Arestiri gorazarre hitzaldia emango du ostegunean eta Gabrielen LEKUA sentikaria taularatuko dute bertan larunbatean.
Aiaraldea hamabostekari berriaren bosgarren zenbakian irakurri dugunez, ogibidez kontularia izanik, sasoi batean Laudioko zurgintza enpresa batean ibili zen lanean. Zura lantzen zuten enpresetara ia egunero egiten zuen joan-etorria (JEZ enpresak martxan jarria zuen ikastola, 1968an sortua). Diotenez, ikastola hartako andereñoa eta Aresti egunero joaten ziren Bilbotik Laudiora trenean, eta ez ziren gutxi izaten euren arteko eztabaidak.
Bidaiak gorabehera, hori dela eta, ugariak dira Aiarako lurrari bere lanetan egindako erreferentziak; “Laudio bat da eta lau dio” esaldi ezaguna, besteak beste. Aialako konterria olerkian ere, eskualdeko 24 leku-izen aipatzen ditu, eta Munduaren neurria izenekoan, berriz. Laudioko elizari egiten dio aipamen: “(…) Nork bere begiekin ikusten ditu gauzak. Eta nork diost niri Laudioko kanpandorreak eztakusala? Nork?(…)”.
AZAROAK 28, OSTEGUNA
18:30ean “Gabriel Arestiri gorazarre” hitzaldi didaktikoa, Xabier Monasterioren eskutik, Herriko plazako hitzaldi aretoan
AZAROAK 29, OSTIRALA.
20:30ean Kantu kalejira, Duo Deno taldearekin herrigunetik
21:30ean Kantu afaria Duo Deno taldearekin TOKIA: Basalarrina (10€)
AZAROAK 30 LARUNBATA
19:00etan Omenaldia udaletxean
20:30ean “Gabrielen lekua” ikuskizuna, Aldai plazan.
ABENDUAK 2, astelehena
18:30ean “Diot” dokumentala (Gabriel Aresti) eta mahai ingurua. Kultur etxeko 3. gelan.
ABENDUAK 3
12:00etan Udalaren adierazpeninstituzionala udaletxean
12:00etan Gabriel Arestiren irakurketa kolektiboa herriko plazan
Egitaraua bera eta Arestiren Aiaraldearekiko harremana jorratu dute Klioren basoa irratsaioan.
Utzi erantzuna