Iaz egin genuen legez, aurten ere Nafarroako erriberako euskalgintzaren aldeko produktu sorta banatu dugu Zenbat Gara elkarteko bulegoan. Errigora izena hartu duen ekimenari laguntza emateko eta gure artean Erriberako produktuez gozatzeko 43 saski edo kutxa banatu ditugu aurten gurean. Azaroan aurkeztu zuten ekimen honek helburu biak biltzen ditu: “Zona no vascófona” delakoan dauden ikastola eta euskaltegiei laguntza ematea eta bertako produktuak Euskal Herriko beste txoko askotara hedatzea.
Honako produktu gozoak ekarri du otzara edo kaxa bakoitzak: 50 euroko balioa duen produktu sorta da, baina diru horren %25 Erriberan euskalgintza ekimenei laguntza emateko bideratuko da. Aurten, hiru proiektu zehatzetara joango da diru hori:
- Egoera larrian dagoen Lodosako ikastolara
- “Euskaraz bizi eta ikasi” herri ekimenera
- Erriberako helduen euskalduntzea mantendu eta zabaltzea
Ikusi Errigora ekimenaren aurkezpen bideoa:
Utzi erantzuna