Go to Top

Bizkaiko kultur txartela erabili gabonetan euskarazko produktuak erosteko

Gabonetan Euskarazko diskoak, liburuak edo DVDak merkeago erosteko laguntza emango digu Bizkaiko kultur txartelak. Foru Aldundiko Kultura Sailaren ekimena da eta kultur produktuen kontsumoa bultzatzea du helburu bonu honek. Aurreko bono cultura edo kultura bonuaren antzekoa da, baina hiru motatako bonuak daude. Guztiek ere 40 euroko gastua egiteko aukera emango dute eta euskarazko produktuak erosteko D motakoa onuragarriena da, 24 € ordainduta beste 16 € emango baitizkigu.

Zer eros daiteke bono hauekin?
D motako bonoekin euskarazko liburuak eros daitezke. Esaterako, Zenbat Gara elkartearen bulegoan aurkituko dituzuen Erroa argitaletxeko irakurliburuak, Euskara errazean bildumakoak (10 € bakoitza) , edo Gabrielen LEKUA disko-liburua (20 €) . Euskara Jendea DVD sorta ere aurki daiteke bertan 30 euroko prezio promozionalean, dendetan baino 6 euro merkeago. Kultura bonoak damaigun abantailari gehituz gero are merkeago aterako zaigu gure hizkuntzaren historia eta gure historiaren hizkuntza aurkezten digun serie dokumentala.

Kafe Antzokiaren kasuan, euskaraz abesten duten taldeen emanaldietarako sarrerak erosteko erabil daitezke bonuak (barrako aurresalmentan edo txarteldegian). Erdarazko artisten emanaldietarako, berriz, B motako bonoak erabil daitezke Kafe Antzokian.

Non eta nola lortu bonua?
Bizkaiko kultur txartela BBKko Teleka kutxazainetan erosi ahal izango duzu, zure bankuko edozein txartelekin (VISA, Mastercard…) Txartel bakoitzarekin gehienez mota bakoitzeko bono bat erosi ahal izango duzu eta ez da beharrezkoa BBKko bezeroa izatea, edozein erakundetako txartelek berdin balio dute kultura bonu hauek ateratzeko, komisiorik gabe. 2013ko abenduaren 16tik 2014ko urtarrilaren 31ra erabil daitezke kultura bonu hauek, baina eskuratzeko aukera ez da hain luzea izango lehenengo egunetan agortuko dela espero baita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude