Go to Top

Bilbo Hiriak 17 urte, ekitaldien egitaraua

Duela 17 urte Bilbo Hiria Irratia hasi zen emititzen, Zenbat Gara elkarteak sustatutako Bilboko irrati euskalduna. Eta horretan jarraitzen dugu, sasi guztien azpitik eta gainetik garai latz hauetan. Egunotan,  17. urteurrena dela-eta, Bilbo Hiria Irratiak Zenbat Gararen eta Kafe Antzokiaren lagunekin egitarau berezia prestatu du:

– Maiatzak 17 (larunbata 22etan) “Jainko txiki eta jostalari hura” ikuskizuna.

– Maiatzak 20 (asteartea 19etan) Joseba Irazokiren kontzertua.

– Maiatzak 24 (larunbata, 14´15etan) bertso-bazkaria, Amets Arzalluz eta Igor Elortzarekin.

– Maiatzak 27 (asteartea, 14´15etan) mahai-ingurua Jon Sarasua, Xamar eta Jose Angel Irigarayrekin.

Ate Irekien egunak ere egingo ditugu 21ean arratsez eta 22an goizez, irratia bertatik bertara ezagutu nahi dutenentzat.

 

,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude