Go to Top

Amets Arzallusen “Miñan” liburuaren irlanderazko edizioaren aurkezpena larunbatean

Amets Arzallus idazleak “Miñan” liburuaren Deartháir Beg irlanderazko bertsioa aurkeztuko du maiatzaren 30ean (larunbata), 11:00etan, Kafe Antzokiko goiko solairuan. Idazlearen beraren ekimenez egindako itzulpena aurkeztuko da larunbatean, Bilboko Conradh na Gaeilge (Craobh Bilbo) eta Zenbat Gara elkarteen eskutik. Ekitaldia sarrera librekoa izango da, Kutxa Beltzaren aforoa bete arte.

Ikasturtean zehar irlandako gaelikoa gurean ikasten aritu diren lagunak kurtsoaren bukaera ospatzeko baliatuko dute larunbata, izan ere, aurretik ahozko azterketak izango dituzte, Irlandatik etorritako aztertzaile batekin.

Bilbo Hiria irratiak zuzenean emitituko du larunbateko ekitaldia eta, gerora, Belfasteko Raidió Fáilte irratiak ere hedatuko du emankizuna, bere programazioaren baitan. Euskara eta Irlandera hiztunen arteko loturak indartzeko azkenaldion egindako ekimenen artean kokatzen da larunbatekoa, izan ere, Bilboko irlandera eskolez gain, Bestalde, urtean zehar, klaseez gain, Bilboko Conradh na Gaeilge (CnaG) elkarteko kideek hainbat Ciorcal Comhra antolatu dituzte, berbalagun gisako saioak, irlanderaz dakiteneei eta ikasten ari direnei hitz egiteko aukera emateko.

, ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude