Go to Top

Azaroaren 11n greba egingo dugu, etxebizitza eskubidearen alde

Zenbat Gara elkartean 2026ko azaroaren 11ko greba orokorrarekin bat egingo dugu. Egun horretan, etxebizitza duina eskuratzeko eskubidea aldarrikatuko dugu; espekulazioari aurre egin eta langileen bizi-baldintzak hobetzea; eta oldarraldi erreakzionarioari aurre egitea ere aldarrikatuko dugu, lan, etxebizitza, zein hizkuntza eskubideak deuseztatzeko epaitegiak tresna moduan erabiltzen dituena.

Modu honetan, “etxebizitza eskubidea bermatzeko, espekulaziorik ez!” lelopean eratu den Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalen deialdiari erantzunez, gure alea jarriko dugu etxebizitza duina izatea ere oinarrizko eskubide gisa aldarrikatzeko.

Ondorioz, azaroaren 11n gure jarduerak bertan behera utzi  eta ez dugu telefono bidezko arretarik eskainiko, euskaltegiaren eta gainerako atalen ohiko jarduera etenez. Era berean, lankide, lagun eta gainerako herritarrak, egun horretarako deitutako mobilizazio eta lanuzteetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, ahal duzuen neurrian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude