Ekuadorretik etorritako kitxua hiztun taldea hurbildu zaigu irratira, Garabide elkartearen eskutik. Hizkuntzaren biziberritze lanetan dabiltzan ekintzaileak dira, euskaldunon esperientziatik ikasi nahi dutenak eta, besteak beste, Bilbon egin dute geldialdi bat, Zenbat Garan zer eta nola egiten den ikasteko. Garabideko Joanes Igeregik azaldu dizkigu talde honen nondik-norakoak, quechua eta kitxua artean dauden ezberdintasunez jardun dugu eta haien asmoak zeintzuk diren azaldu digu. Ondoren, euretako bakoitzak bere burua aurkeztu du, kitxueraz eta …Read More
Ibilbideari Elkar Saria jasoko du Zenbat Gara elkarteak
(Bilbo Hiria irratitik ekarria). Zenbat Gara elkarteak jasoko du 2025ean Elkar Fundazioak emango duen Ibilbideari Elkar Saria, Bilbon euskararen sustapenean azken 30 urteotan egindako ibilbidea nabarmentzeko. Asteartean Adunan eskainitako prentsaurreoan Joanmari Larrarte Elkar fundazioko lehendakariak adierazi zuenez, Zenbat Garak “lan handia egin du urteotan, ez da zalantzarik, eta haien ekarpen hori izan gabe euskararen egoera eta euskal kulturaren presentzia ez zen berdina izango ez Bilbon ez inguruan. Bilbok bezala, Euskal …Read More
Kneecap filmaren proiekzioak hasiera emango dio Pantailaldia ekimenari asteartean Kafe Antzokian
Maiatzaren 6an, Kneecap filma proiektatuko da, doan eta euskarazko azpidatziekin, Bilboko Kafe Antzokian. Aurretik, 19:40ean hasita, Pantailaldia ekimenaren aurkezpena eta DYMXN rapero irlandarraren emanaldi laburra izango ditugu eta, ondoren, 20:00etan, filma ikusi ahal izango da. Sarrera doan har daiteke sarrerak.kafeantzokia.eus webgunean eta Zenbat Gararen bulegoan. Irish Film Instituterekin elkarlanean, eta Filmin banatzailearekin egindako truke akordioari esker, KNEECAP filmaren doako emanaldia izango dugu Kafe Antzokian, euskarazko azpidatziekin, Era berean, Pantailak Euskaraz …Read More
“Ombuaren itzala” filmaren proiekzioa eta solasaldia Bihar Kafe Antzokian
Pello Mari Otaño bertsolariaren bizitzan oinarritutako Ombuaren itzala filma zuzendu du Patxi Biskert aktoreak, eta, azkenik Bilbon ikusteko aukera izango dugu 19:00etan Kafe Antzokian izango den emanaldian, (sarrera 3 euro). Auzolanean eta, besteak beste, Zenbat Gara elkartearen babesarekin ekoitzitako filma ikusteko eta, ondoren, Patxi Bisquert zuzendariarekin solastatzeko aukera izango dugu bihar. Zizurkilgo bertsolari eta olerkari handia, XIX. mendearen amaieran Argentinara joan zen gerra ihesi. Han, gautxoekin bizi eta bertako poesia …Read More
Bilbon “erdalduntze makina” salatzeko ekintza bihar Plaza Barrian
Bihar, apirilaren 2an, 18:00etan Bilboko Plaza Barrian GUKA ekimenak egingo duen hitzorduarekin bat egiten duela adierazi nahi du Zenbat Gara elkarteak. Plaza Barrian egingo den ekintza herrikoiaren bitartez, martxan dauden erdalduntze-mekanismoak ikusarazi eta Bilbo euskaraz datorrela aldarrikatuko dugu bilbotar euskaltzaleok. Duela aste batzuk aurkeztu zuen GUKAk, Bilboko euskaltzaleen plaza askeak, Bilbon martxan dagoen “erdalduntze makina”, euskaraz bizi nahi duen bilbotar oro irentsi eta, etsi arte, bizitzaren arlo guztietan euskaraz jardutea …Read More
“Lurralde deserosoak” aztertuko ditu Oraina Kontakizun jardunaldien 3. edizioak
Urtarrilaren 28tik martxoaren 11ra, Bilboko Zenbat Gara elkarteak eta BIRA kulturguneak Oraina kontakizun (III): “Lurralde deserosoak” jardunaldiak antolatu dituzte. Itxaro Borda, Xabier Aierdi, Eider Rodriguez, Amets Aranguren, Edurne Azkarate, Leire Vargas, Itziar Ituño eta Gorka Urbizuk gogoeta egin eta eztabaidatuko dute lau saiotan. Hausnartu egin nahi dugu munduan zapaltzen dugun zoruaz. Lurralde deserosoetan barneratzera goaz. Deserosotasuna espazio bezala. Eta horretarako talaia edo helduleku bana proposatu diegu: hemengotasuna/hangotasuna; gorputza; hitza; eta …Read More
“Orhipean” liburuaren edizio berria aurkeztu du Xamarrek
Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu zuen atzo Pamiela argitaletxeak Donostiako liburutegi zaharrean. Juan Carlos Etxegoien, Xamar, dibulgatzaileak. Aurkezpenean, Pamielako Lander Majuelo eta Zenbat Gara elkarteko Isabel Isazelaiak hartu zuten parte, Orhipean liburuaren lehenengo edizioa 1992an agertu zenez geroztik izan duen eragina nabarmenduz. Edizio eraberritu honetan, zenbait testu eta irudi asko aldatu eta eguneratuta ageri dira, 32 urteren ondoren, garaian ez zeuden irudiak sartuta eta kalitatea hobetuta. Xamarrek …Read More
ALGARA, 30 urtez euskarak hauspotuta
1994an sortu genuen ALGARA, Gabriel Aresti euskaltegiaren ekimenen inguruko jaietan lehenik, Zenbat Gara elkartearen inguruan gero, garatzen eta sustraitzen etorri da Algara urte hauetan guztietan. Euskaldunok elkartu eta festetan euskaraz gozatu ahal izateko helburuarekin, Aste Nagusian euskal gune berezia errotu dugu Bailen kaleko Naja gunean, Areatzako zubi ondoan. Lehen ilun eta zikina zen kalea orain gune bizia da jaietan. Ahalegin handia egin dugu urteotan, kontzertu eta ekitaldien programazio propioa eginez. …Read More
“Euskara Jendea” dokumentalak online ikusgai
Gaurtik aurrera Youtuben doan ikusgai egongo da Euskara Jendea dokumental sorta, oraintsu arte DVD formatuan soilik zegoena. Seriea osatzen duten sei kapituluak Youtuben egongo dira, Zenbat Gara elkartearen kanalean, baita euskarajendea.eus webgunean ere. Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek 2013an ekoitzitako dokumental sorta da. 40-50 minutuko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honen bidez publiko zabal bati aurkeztu nahi zaio euskararen eta …Read More
Jose Arrueren beiratea dohaintzan eman diogu Bilboko Arte Ederren Museoari
Gabriel Aresti euskaltegiak eta Zenbat Gara elkarteak Bilboko Arte Ederren Museoaren esku utzi dute Jose Arrue margolariak 1920ko urteetan egindako beirate polikromoa, Abandoko artistak sortu zuenetik Kale Nagusiko 24an euskaltegiak duen egoitzan zegoena. Artelana birgaituta, aurrerantzean, museoaren esku egongo da eta bertan ikusi ahal izango da, bere bildumara gehituta. Birgaitutako beiratea gaur goizean aurkeztu da prentsaren aurrean, museoan bertan egindako ekitaldian. Museoaren bilduman sartuko den lehendabiziko beiratea izango den hau …Read More











