Go to Top

Blog Archives

…Eta Bilbo kantuz bete zen #EHBK

(Algara konpartsatik ekarria). Ikaragarria izan zen Euskal Herria Bilbon Kantari, Zazpiak Oihal batetik lelopean iragan larunbatean Bilboko kaleak kantuzalez bete zituen ekimenaren arrakasta. Iazko esperientziatik abiatuta, Bilboko Konpartsak, Euskal Herria Kantuz eta Euskal Kantuzaleen elkartea izan zituen antolatzaile, elkarlanean. Balmasedatik Eskiulara zabaldu zen Bilbora etortzeko deialdia, eta, horri erantzunda, Eibartik, Plentziatik, Donostiatik… Kantuzale taldeak etorri eta Bilbon bildu ziren. Bilboko kaleak, Abandokoak zein alde zaharrekoak jendez eta kantuz bete zituzten. …Read More

“Aulki hutsak” dokumentala: begirada zintzoa doluari

Hunkigarria, gogorra, errealista… denetik izan du Iñaki Peña santutxuar mediku eta blogariak sortutako Aulki hutsak film dokumentalak. Ikusten hasten zarenean gogorra da, mingotsa erabat. Hurbileko jendeak heriotzaren inguruan bizi izandako testigantza zuzenak kontatzen dira bertan. Dokumentalak aurrera egin ahala, errealitatera ekartzen zaitu eta pizkanaka-pizkanaka, heriotza eta heriotzaren drama, dolua, ikusleok geure egitea lortzen du, horixe delarik hain zuzen, azken helburua: heriotza eta dolua gure bizitzan integratzea. Aretoa bete-bete eginda egon …Read More

Uxue Alberdirekin begirada feminista bertsolaritzari

Atzokoan Uxue Alberdi bertsolari eta idazlea izan genuen atzo gurean, Zenbat Garak antolatutako hitzaldian. Emakumeak eta bertsolaritza, emakumeak bertsolaritzan eta bertsolaritza emakumearekiko. Hitzaldi interesgarria bezain argigarria izan zen, bertso, bideo, argazki eta pasadizo ugari tartekatu zituena. Adibideon bidez Alberdik ikusarazi zigun gizon ikuspuntua noraino dugun sartua hainbeste gizon eta emakumek, beste hainbat gaitan bezala, bertsolaritzan ere. Ikuslegoaren arreta piztu eta mantendu zuen Alberdik berbaldi osoan. Horrela formulatu zuen gaia Uxue …Read More

Kafe Antzokia eta Zenbat Gara “Tribuaren Berbak” saioan

Aste honetan Tribuaren Berbak telebista saioak Bilbo izan du hizpide, “munduan euskaldun gehien dituen hiria”. Bertan Bilbo goiburupean osatu duten emanaldian botxoa eta euskara banantzen dituzten hainbat topiko desegin eta gure hiria euskararen iraganean, orainan eta geroan duen rol garrantzitsua nabarmendu dute Kike Amonarrizek aurkezten duen saioan. Besteak beste, Bertan Bilbo liburua idatzi duten Zuberogoitia anaiak, Euskaltzaindia, Euskararen Etxea , Harrapazank ekimena eta, noski, Kafe Antzokia eta Zenbat Gararen ekimenak aipatu …Read More

Jon Maia eta Andoni Egaña biharko bertso-bazkarian

Auzo herrietatik (Zarautz- Zumaia) datozkigu otsailaren 8an Bilbo erdira; gure auzo herriko (Barakaldo) oholtza gainean ez genituen ikusi iragan abenduan: batak aulkiak ipini beharra omen zeukan nonbait eta bestea gazta zatiak saltzen ibili ei zen… Guk aldiz badakigu “Boinas Elosegui” eta “La Encartada” atelierrak elkarturik ere, ez lezaketela egin bi hauek merezi duten adinako txapelarik! Bazkari baten bueltan gozatzeko aukerarik zin hobea; Jon eta Andoni/ Andoni eta Jon… nahi duzuen …Read More

Xamar ARGIAn: “Euskarak ez du sufritzen, euskaraz bizi nahi dugunok sufritzen dugu”

Xamar maisu, idazle eta dibulgatzailea, Zenbat Garako kide eta laguna elkarrizketatu zuen duela egun batzuk Sustrai Colinak ARGIA aldizkarian. Euskara Jendea kontzeptua, irauteko grina, hizkuntza eta hiztunak, hizkuntzak ezartzen duen identitatea, autogorrotoa, eleanitasuna, euskara jendeon nortasun politiko sendo baten falta… Hainbat ideia atera dira mahai gainera solasaldi honetan eta guk lerrootara ekarri dugu, zuen interesekoa izango delakoan (Argazkia: Dani Blanco). Euskarak egiten gaitu jende? Espainolak “gente” egingo gintuen eta frantsesak …Read More

Bertso Egunaren kronika modukoa

Eta halako batean heldu ginen bai Donostiara! Nahi baino berantago, eta autoa aparkatu ondoren Alde Zaharrera iritsi ginenerako ezin izan genuen eguerdi parteko giroa dastatu, bertara bildu ziren gure artistek beraien onenak emanak baitzituzten ordurako eta tripa- zorrien kilimak ezin eutsirik zebiltzan. Txakoli fresko pare bat goxatu, geratzen ziren lagunak agurtu, goizean zehar bizi izan zutenaz jabetu eta bazkari-legea egin ondoren Kursaal aldera abiatu ginen. Bertako saioa hasteko ordubete falta …Read More

Juan Jose Ibarretxeren hitzaldia, giza garapen iraunkorraz

Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak “Euskal Kasua. Giza garapen iraunkorra” gaiaren inguruan hitzaldia eskainiko du Kafe Antzokian (areto nagusian). Bere doktore tesian oinarrituta, euskal ereduari buruz egin duen azterketa El caso vasco liburuan bildu zuen eta hitzaldi honetan tesi horretako gakoak eskainiko dizkigu. Sarrera gonbidapen bidez izango da. Ibarretxek Agirre lehendakaria Center of Social and Political Studies izeneko ikerketa gunea sortu zuen 2012an, AEBetako Columbia eta George Mason unibertsitateen laguntzaz, …Read More

Nafarroako euskalgintza eta nekazaritza sustatzeko Errigora ekimenarekin bat egin dugu

Iaz egin genuen legez, aurten ere Nafarroako erriberako euskalgintzaren aldeko produktu sorta banatu dugu Zenbat Gara elkarteko bulegoan. Errigora izena hartu duen ekimenari laguntza emateko eta gure artean Erriberako produktuez gozatzeko 43 saski edo kutxa banatu ditugu aurten gurean. Azaroan aurkeztu zuten ekimen honek helburu biak biltzen ditu: “Zona no vascófona” delakoan dauden ikastola eta euskaltegiei laguntza ematea eta bertako produktuak Euskal Herriko beste txoko askotara hedatzea. Honako produktu gozoak ekarri …Read More

Bizkaiko kultur txartela erabili gabonetan euskarazko produktuak erosteko

Gabonetan Euskarazko diskoak, liburuak edo DVDak merkeago erosteko laguntza emango digu Bizkaiko kultur txartelak. Foru Aldundiko Kultura Sailaren ekimena da eta kultur produktuen kontsumoa bultzatzea du helburu bonu honek. Aurreko bono cultura edo kultura bonuaren antzekoa da, baina hiru motatako bonuak daude. Guztiek ere 40 euroko gastua egiteko aukera emango dute eta euskarazko produktuak erosteko D motakoa onuragarriena da, 24 € ordainduta beste 16 € emango baitizkigu. Zer eros daiteke …Read More