Aire ahizpen lehendabiziko diskoa, Erroa argitaletxearen estreinakoa ere baduguna, aurkeztuko dugu larunbatean, abenduaren 6an Durangoko Azokan. Larunbat eguerdian Azoka Telebistan izango dira, 12:00etan, “Bidexka” CDaren aurkezpena egiten eta kantu batzuk zuzenean jotzen. Ekoizpen honek Soinu eta Doinu bilduma zabaldu du, eta Erroaren liburu berriekin batera aurkitu ahal izango duzue Zenbat Gara elkartearen erakusmahaian (Goienkale 73-74), 10 euroan. Hemen duzue CDari buruzko informazioa, singlea, bideoa eta datu teknikoetarako lotura. Zaila zaie, …Read More
Bilboko Udalaren omena jaso du Kafe Antzokiak euskararen egunean
Bilboko Udalak Kafe Antzokia eta Itoiz musika taldea omendu ditu gaur udaletxeko arabiar aretoan antolatu duen ekitaldian, Euskararen Nazioarteko Egunaren zuzuan. Udalak “esker ona erakutsi gura izan dio Kafe Antzokiari, Gabriel Aresti euskaltegiaren bidez euskara bultzatzeko egin duen lanagatik; izan ere, Antzokia euskaraz jarduteko, euskara ikasten aurrera egiteko eta Bilbon euskal kultura sustatzeko bitarteko bilakatu da”, udal webgunean argitaratu denez. Kafe Antzokiaren eta Zenbat Gara elkartearen izenean Mikel Urbeltzek hartu …Read More
Assemblea EH-ren aurkezpena eta giza V erraldoia asteartean Bilbon
Kataluniako Assemblea Nacional Catalana erakundeak bere Euskal Herriko biltzarra aurkeztuko du irailaren 9an 20:00etan Bilboko Kafe Antzokian egingo duen ekitaldian. Aurretik, 18:30ean, Assemblea-k mundu osoko hainbat hiritan deitutako #votecatalonia deialdiari erantzunez, pertsonez osatutako V erraldoia irudikatzeko kontzentrazioa egingo da Done Bikendi kalean, Kafe Antzoki parean.
Agur bilbohiria.com, kaixo bilbohiria.eus
Gaurtik aurrera bilbohiria.eus izango da Bilbo Hiria irratiaren webgunea, orain arteko bilbohiria.com-en ordez. Bilboko euskal irratia berriki aurkeztutako euskal komunitatearen .eus domeinuaren aitzindarien programan ari da esku hartzen, baina aldaketa ez da domeinu-izen berrira mugatzen, ezaugarri berriak dituen webgune eraberrituarekin egin baitu Bilbo Hiriak .eus domeinurako jauzia. (bilbohiria.eus-etik ekarria) Webgune berriak azalean bertan informazio gehiago era txukunagoan ikustea ahalbidetzen duen egunkari edo magazine itxura du eta smartphone eta tablet-etan ondo …Read More
Lehenengo .eus domeinuak aurkeztu dira gurean
Euskal komunitateak urrats garrantzitsua eman zuen iragan larunbatean, .eus domeinu-izenen aktibazioarekin. Kafe Antzokian egindako ekitaldian aurkeztu zituen .EUS fundazioak domeinua erabiltzen hasiko diren 92 webgune aitzindariak. Horien artean euskal erakunde, enpresa, hedabide eta kultura elkarte askorenak. Zenbat Gara elkartea ere aitzindari horien artean dago, laster Bilbo Hiria irratiaren domeinu berria izango den bilbohiria.eus domeinu-izenarekin.
Keinuka Mugaz Gaindi filma ekainaren 16an estreinatuko da
Keinuka Mugaz Gaindi… un guiño, un sueño, Euskal Herriko eta Kubako eskolen artean egindako giza balioei buruzko film pedagogikoa aurkeztu dute gaur Kafe Antzokian Kurkuluxetan eta Zenbat Gara kultur elkarteek. Crowfounding bidez finantzatutako film hau ekainaren 16 eta 17an aurkeztuko da Bilboko Kafe Antzokian, arratsaldeko 20:00etan, eta ondoren Euskal Herri zein Kubako aretoetan eskainiko dute. Protagonista gisa haurrak hartuta, munduan gutxietsita dauden balio aurrerakoien aldeko apostu tinkoa egin nahi dute …Read More
“Jainko txiki eta jostalari hura” ikuskizuna bihar gurean
Maiatzaren 17an Kirmen Uribe, Bingen Mendizabal, Rafa Rueda, Mikel Urdangarin eta Mikel Valverde artistek osatutako Jainko txiki eta jostalari hura izeneko ikuskizuna taularatuko dute Kafe Antzokian. Bilbo Hiria irratiaren 17. urteurreneko egitarauaren barruan dago ekitaldi hau eta sarrerak online eros daitezke. Atzo aurkeztu zuten prentsaurrekoan bihar agertokira eramango duten sentikaria. Zaharregia, txikiegia agian izeneko hartatik hamarkada bat igaro denean, artista hauek berriro elkartu dira Jainko txiki eta jostalari hura deritzon …Read More
Bilbo Hiriak 17 urte, ekitaldien egitaraua
Duela 17 urte Bilbo Hiria Irratia hasi zen emititzen, Zenbat Gara elkarteak sustatutako Bilboko irrati euskalduna. Eta horretan jarraitzen dugu, sasi guztien azpitik eta gainetik garai latz hauetan. Egunotan, 17. urteurrena dela-eta, Bilbo Hiria Irratiak Zenbat Gararen eta Kafe Antzokiaren lagunekin egitarau berezia prestatu du: – Maiatzak 17 (larunbata 22etan) “Jainko txiki eta jostalari hura” ikuskizuna. – Maiatzak 20 (asteartea 19etan) Joseba Irazokiren kontzertua. – Maiatzak 24 (larunbata, 14´15etan) bertso-bazkaria, Amets Arzalluz …Read More
Helduentzat hainbat aukera uda honetan euskara ikasteko
Helduentzat Gabriel Aresti euskaltegiak prestatu duen udako aukera osoa aurkeztu dugu gaurko agerraldian, Gazteola ekimena aurkezteaz gain. Aurten ere Bakaikun barnetegiak antolatuko dira, eta Bilbon, eta ikastaro trinkoak, uda euskara ikasi eta maila jasotzeko profitatu nahi dutenentzat. Gainera, aukera berriak eskainiko ditu 2014ko udan ere euskara ikasteko. Euskaltegiko zuzendari Isabel Isazelaiak nabarmendu du aurten kultura eta natura barnetegiak izango direla Bakaikun zein Bilbon, eskolarik gabekoak baina ikasi eta gozatzeko jarduera-programazio zabala dutenak. …Read More
Gazteola ekimena aurkeztu du Zenbat Gara elkarteak
Zenbat Gara elkarteak haur eta gazteen aisialdian eta hezkuntzan euskararen erabilera sustatzeko Gazteola ekimena aurkeztu du gaur Bilbon, jendaurreko ekitaldian. Urte osoan jardungo duen ekimena izango da Gazteola, baina uda honetarako jada hainbat campus, udaleku eta jarduera-tailer antolatuko dituzte, haur eta gazteei zuzenduta. Gazteola Zenbat Gara elkartearen ekimena da eta haur eta gazteen hezkuntzan eta aisian euskararen erabilera eta euskal kulturaren ezaguera sustatzea du helburu, modu eurentzat jostagarrian baina planteamendu …Read More











