Go to Top

Tag Archives

Tag Archives: Elkar

“Etorkizuneko erronkei” begira jaso du Zenbat Garak Ibilbideari Elkar Saria

Poza eta esker ona uztartuta jaso du gaur arratsaldean Zenbat Gara elkarteak Elkar Fundazioak ematen duen Ibilbideari Elkar Saria. Bilboko Kafe Antzokian bertan jaso du saria ekitaldi hunkigarrian, euskararen eta euskal kulturaren alde egindako hamarkadetako lan oparoa aitortu dio fundazioak Bilboko elkarteari. Zenbat Garari Ibilbideari Elkar Sariaz gain, gaurkoan Proiektuari Elkar Saria ere banatu da. Kultur egitasmo bat martxan jarri, edo aurretik martxan den baten garapenerako laguntza emateko xedea duen …Read More

Ibilbideari Elkar Saria jasoko du Zenbat Gara elkarteak

(Bilbo Hiria irratitik ekarria). Zenbat Gara elkarteak jasoko du 2025ean Elkar Fundazioak emango duen Ibilbideari Elkar Saria, Bilbon euskararen sustapenean azken 30 urteotan egindako ibilbidea nabarmentzeko. Asteartean Adunan eskainitako prentsaurreoan Joanmari Larrarte Elkar fundazioko lehendakariak adierazi zuenez, Zenbat Garak “lan handia egin du urteotan, ez da zalantzarik, eta haien ekarpen hori izan gabe euskararen egoera eta euskal kulturaren presentzia ez zen berdina izango ez Bilbon ez inguruan. Bilbok bezala, Euskal …Read More