Go to Top

Gabriel Aresti euskaltegia

Gabriel Aresti logoBilboko euskaltegi nagusia da Gabriel Aresti euskaltegia bere 1.300 inguru ikasleekin eta hiriko erdigunean kokatua dago, egoitzak Abandoko San Bizenten eta Gran Vian egonik. Helduak euskalduntzea eta euskaraz trebatzea da gure jarduna eta lan horretan 30 urtetik gorako esperientzia dugu.

Euskaltegi hau ofiziala da eta HABEk homologatua. Ordutegi, maila eta erritmo desberdinetako ikastaroen eskaintza zabala dugu, goizeko 7:30etik hasi eta gaueko 22:00etara. Egunero 2, 3, 4 edo 5 orduko ikastaroak, astean hiru edo lau egunekoak, larunbatetakoak, autoikaskuntzakoak… Halaber, barnetegiak antolatzen ditugu Bakaikuko etxean eta Bilbon, neguan zein udan.

Hasiera-hasieratik hitz egiten hasteko metodologia propioa eta modernoa daukagu, arina eta edonoren beharrizanei egokitua. Emaitzak bermatzen ditu metodologia honek azterketei dagokionez, baina gure euskaltegiak euskaldunen fabrika moduan definitzen duten bi ezaugarri berezi ditu: alde batetik praktikari garrantzia ematen dion jarrera eta bestetik, praktika hori gauza dadin, Zenbat Gararen azpiegitura osoa jartzen dugula euskaldunak fabrikatzeko zeregin horren alde. Ondorioz, ikasleek ia konturatu gabe ikasten dute, eskola huts eta hotzak hartzen dituztenek baino askoz arinago, harremanak eta aisialdia euskaraz izateko aukera dutelako: jaiak, kontzertuak, hitzaldiak, irteerak…

Izan ere, Zenbat Gara elkartea bera euskaltegi honetako irakasleen kezkatik sortu zen. Helburua euskaldun osoak sortzea izanik, eskolak ematea prozesu horretako zati garrantzitsua izanda, nahikoa ez zela egiaztatu genuen 80ko urteetan, gainerakoa hizkuntzaren praktika izanik, benetako komunikazio egoeretan. Bilbon hori topatzea zaila izanik, murgiltze gune eta uneak sortu behar zirela pentsatu genuen, eskolatik kanpo, modu naturalean praktikatuz ikasitakoa ondo finkatu eta ikasketa prozesua izugarri azkartzen delako. Eta une eta gune horiek sortzeko bidean lehen urratsak ematen hasi ginen: euskara lantegi edo tailerrak, Algara konpartsa, Kafe Antzokia…

Gabriel Aresti euskaltegiari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu euskaltegiaren webgunean edo 94 423 75 91 telefonoan.

{flickr-album}Type=User, User=23814313@N03, Tags=zgaresti{/flickr-album}

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude