Go to Top

Ibilbideak

Informazioaren bideak

Gizakiak, historian zehar, komunikatzeko era asko jorratu ditu: marrazkiak, keinuak, fonemak, hitzak, lengoaia, hizkuntza, irudia…istorioak historia bilakatu baldin badira, komunikazioari esker izan da eta ibilbide honen bitartez ikus-entzunezko komunikazioa ezagutu, landu eta sortuko dugu. Gaur egun existitzen diren hedabideak bide, ibiltariak hainbat gunetan komunikatzeko aukera izango du: telebista, irratia, papera eta Internet. Telebista ekoizpenean, irudien ikusgarritasunetik soinuaren argitasunera muntaia nola egiten den ikusi eta ikasiko dugu. Irratian, ordea, uhinetatik ahotsaren …Read More

Bilbon barrena Gabriel Arestirekin

Gabriel Arestiren erraietatik loratutako fruituaren lekuko izango gara ibilbide honetan zehar. Arestiren lehen negar malkoz bustitako zapietatik tintaz errematatutako obrara; euskalduntzetik, bere kabuz lortutakoa, euskara batura; familiatik lantegiko zenbakietara eta zenbakietatik letrara. Musika, lana, eskultura eta euskara dira gure oinarri zuongana Gabrielen eta bere obraren zatitxo bat hurbiltzeko… Gabriel Aresti Segurola (1933-1975) idazle bilbotarraren bizitza eta lana ezagutarazteko bost geraleku duen ibilbide-musikatua dugu. Ibilbidearekiko Zenbat Gara Elkarteak duen helburu nagusia …Read More

Emakumeak Bilboko historian

Historia liburuetan oso gutxi azaldu arren, emakumeek zeregin garrantzitsua izan dute Bilboren sorkuntzatik hasi eta bere bilakabide osoan. Maiz langile izengabe eta pairakorrak izanik, badira, bestalde, Bilboko historian nabarmendu diren izen batzuk ere. Guk batzuei zein besteei erreparatuko diegu ibilbide honetan, Maria Diaz Harokoarengandik hasi eta gaur egungo feminismoraino jauzia eginez, hainbat bazterretan geldialdiak eginda. Tartean gaixozainek, zigarrerek, galleterek, baserritarrek, errekardariek, sardina-saltzaileek, zamaketariek, zirgariek eta maistrek egindako lanari buruz jardungo …Read More

Zenbat Gara ezagutu

Urtean zehar asko dira gurera etortzen diren lagunak, bakarka nahiz taldeka, bertokoak zein atzerrikoak. Gure ekimenak, jarduerak, planteamenduak eta asmoak bertatik bertara ikusi eta berau egiten dugun pertsonak ezagutzeko asmoz lagun asko etorri ohi dira. Zenbat Gara elkartea ezagutu nahi baduzu, gure etxea zabalik daukazu, atsegin handiz erakutsiko dizugu eta zure galdera eta zalantza guztiak erantzuteko prest gaude. Gai konkretu baten inguruan zerbait galdetzeko edo hitzordua eskatzeko, gure bulegoarekin jar …Read More

XXI. mendeko Bilbo

Hiriak, izaki bizidunen antzera, etengabe ari dira aldatzen. Sasoian sasoiko premiei erantzun guran, hiriek maiz egokitzen dituzte beren itxura eta ezaugarriak; batzuetan hainbesteraino egokitu ere, ezen azkenean guztiz eraldaturik geratzen baitira. Bilbon, esaterako, begien bistakoa da eraldaketa hori, industriari begira eraikitako hiria izatetik zerbitzuen arlora erabat iraulita dagoen hiria izatera pasatu baita azken aspaldi honetan. Baina, eraldaketak gorabehera, Bilbok eta bilbotarrek ederki jakin dute beren izateari eusten, antzinako sustraiak galdu …Read More

Bilbo, itsasoari begira

Hiriek, beste inondik baino areago, beren kokapenetik eta historiatik hartzen dituzte beren ezaugarriak. Bilboren kasuan ezin nabariagoa da hori. Ibaizabal ibaiaren bihurgune batean kokaturik eta bere itsasadarra tarteko izan dela, Bilbo itsasoari lotuta egon da betidanik. Horixe erakusten digute bere historiaren orrialdeek, antzinako portua San Anton elizaren ondoan egon zen denboratik hasi eta superportua itsasoaren beraren mugetatik harago eraman den garai honetaraino. Izan ere, bitarte luze honetan, Bizkaiko itsasoak baldintzatu …Read More

Bilbo idazleen luman

Herritar xeheak ez bezala, idazleak beste ikuspegi batetik begiratzen dio hiriari. Eta beste zorroztasun batez ere bai, haren begi erneek besteok ikusten ez ditugun ñabardurak eta xehetasunak ikusten baitituzte. Eta sormena eta irudimena lanean jarrita, inork ez bezala islatzen dituzte idazleek hiri batean dauden giro guztiak. Euskal Herriko hiri handiena izanik, Bilbo hainbat eleberri, ipuin  eta olerkiren gertaleku izan da euskal literaturaren barnean, eta haietan guztietan idazle bakoitzak bere erara …Read More

Athletic-en bidea Bilbon

Bilbo hiria eta Athletic futbol taldea elkarri estuki lotuta egon dira beti. Talde zuri-gorria XIX. mendearen amaieran sortu zenez geroztik, bien bideak bateratsu joan dira, eta bataren pozek eta porrotek eragin zuzena izan dute bestearengan, eta alderantziz. Eta urteen poderioz, hiriak bere estiloa kutsatu dio futbol taldeari, eta, era berean, honek haren estiloa moldatu du. Horregatik esan ohi da, Athleticek ez ezik, bilbotar futbolzaleek ere izaera berezia dutela. Jakina, lotura …Read More

Bilboko harresien inguruan

Ibilbide interesgarri honek Bilbo sortu zen garaira eramango gaitu historiaren eskutik, hiri honen jaiotzaren eta geroztiko bilakaeraren berri emateko asmoz. Geldialdian-geldialdian, Erdi Aroan hiriaren ezaugarriak zedarriztatu zituzten mugarriak ikusiko ditugu: ibaia eta itsasadarra, San Anton eliza eta haren aurreko plaza zaharra, hasierako portua eta hari datxekion merkatua, hasierako hiru kaleak eta geroko Zazpikaleak, hiribilduaren ateak eta harresiak, eta abar. Hau da, Bilboko kale zaharrenetan barrena ibiliz eta haien historia gogoratuz, …Read More