Go to Top

Gaur hasita, 550 haur antzezle arituko dira Bilboko XV. Haur Antzerki topaketetan

Gaur hasiko dira Bilboko Kafe Antzokian XV. Haur Antzerki topaketak.  Kurkuluxetan arte eszenikoen eskolak antolatuta, guztira bederatzi saio izango dira, maiatzaren 4, 6, 11, 12, 18, 19, 25, 26 eta 27an eta, guztira 18 antzezpen taularatuta, Bizkaiko hainbat ikastetxe eta ikastolak parte hartuko dute saio horietan. Guztira 550 haur antzezle igaroko dira topaketa hauetatik, Bizkaian egiten diren era honetako jardunaldirik handienak baitira hauek, eta antzezlan gehienak jatorrizkoak izango dira, topaketetarako propio sortuak.

Topaketen afitxa ekitaldi guztien egitarauarekin:

xv-haur-antzerki-topaketak-afitxa

, , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude