Go to Top

Oldarraldi judizialaren aurrean, maiatzaren 10ean agerraldia Albian

Euskalgintzan dihardugunok, euskaltzaleok oro har, kezkaz bizi dugu behin eta berriz euskararen biziberritzea helburu duten neurrien kontra auzitegietatik jasotako sententzia sorta, Euskalgintzaren Kontseiluak adierazi bezala. Horrexegatik, datorren maiatzaren 10ean Bilbon EAEko Auzitegi Nagusiaren parean (Pedro Ibarrete kalea), goizeko 11:00etan Kontseilutik deituta dagoen agerraldian parte hartzera deitzen dugu.

Kontseiluak adierazi bezala, “epaitik epaira kezka hori larritzen ari zaigu, gainera, gero eta argiago geratzen ari baita kasuan kasuko ebazpenetik haragoko joera bat dela, oldarraldi judizial bat, funtsean”. Honen aurrean Kontseilutik “erantzun bateratu baten premia” ikusten da, “euskaltzaleona ez ezik bizikidetzarekin eta justizia sozialarekin konpromisoa dugun guztiona”. Izan ere, “epaitegietatik hartzen ari diren erabakien ondorioek atzerapauso handiak eragin ditzakete euskararen normalizazio-prozesuan, eta, horrenbestez, herritar guztion hizkuntza-eskubideon bermean”.

Zenbat Garatik ere euskaldunon hizkuntza eskubideei, eta beraz, euskaldunoi azkenaldion egiten ari zaigun erasoa oso larria dela uste dugu eta, guk geuk irmo erantzun ezean, are urrats gehiago eta sendoagoak etorriko dira euskara makaltzeko eta deusezteko bidean. Horregatik hartuko dugu parte maiatzaren 10eko agerraldian, baita azaroaren 4an Bilbon bertan egingo den manifestazioan ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude