Go to Top

“Lurralde deserosoak” aztertuko ditu Oraina Kontakizun jardunaldien 3. edizioak

Urtarrilaren 28tik martxoaren 11ra, Bilboko Zenbat Gara elkarteak eta BIRA kulturguneak Oraina kontakizun (III): “Lurralde deserosoak” jardunaldiak antolatu dituzte.

Itxaro Borda, Xabier Aierdi, Eider Rodriguez, Amets Aranguren, Edurne Azkarate, Leire Vargas, Itziar Ituño eta Gorka Urbizuk gogoeta egin eta eztabaidatuko dute lau saiotan.

Hausnartu egin nahi dugu munduan zapaltzen dugun zoruaz. Lurralde deserosoetan barneratzera goaz. Deserosotasuna espazio bezala. Eta horretarako talaia edo helduleku bana proposatu diegu: hemengotasuna/hangotasuna; gorputza; hitza; eta (in)koherentziak.

Hizlariok hainbat gidarirekin jardungo dira solasean hurrengo egunetan:

Urtarrilak 28. Kafe Antzokia 19:00
Itxaro Borda eta Xabier Aierdi
Hemengotasuna/Hangotasuna

Otsailak 11. BIRA 19:00
Edurne Azkarate eta Leire Vargas
Gorputza

Otsailak  25. Kafe Antzokia 19:00
Eider Rodriguez eta Amets Aranguren
Hitza

Martxoak 11. BIRA 19:00
Itziar Ituño eta Gorka Urbizu
(In)Koherentziak

Parte hartzeko izena eman behar da aurretiaz orainakontakizun@gmail.com helbide elektronikoan. Lau saioetarako matrikularen prezioa 30€koa da (20€ langabeak eta ikasleak). Izena ematean, ordaintzeko moduak adieraziko ditugu

Harremanetarako:

Zenbat Gara: Ane Zabala zabala.ane@gmail.com

BIRA: Lutxo Egia 615705852 programazioabira@gmail.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude