Go to Top

“Keinuka mugaz gaindi” filmaren crowdfunding proiektua abian

Kurkuluxetan elkarteak, Kubako eta Euskal Herriko 20 eskolarekin batera, giza balioei buruzko filma egiteko Keinuka mugaz gaindi – Un guiño, un sueño izeneko proiektua jarri du abian. Balio horiek gutxiesten diren mundu honetan, guztion artean mundu justu eta solidarioago baten aldeko apustua egin nahi dute egitasmo horren bidez.

Egitasmo hori burutu ahal izateko, urriaren 16tik aurrera, Internet bidezko crowdfunding kanpainia jarriko dute abian. Filmaren protagonistak haurrak izango dira. Kurkuluxetan elkarteak laguntza eskatzen du, egitasmoaren berri emanez eta diru pixkat emanez.

Gaurtik aurrera, beraz, gure ekarpena sartu ahal izango dugu helbide honetan, crowdfunding-erako dagoen Goteo plataformaren bidez. Egun horretan sareratuko duten webgunean egitasmoaren inguruko xehetasun guztiak ikusi ahal izango ditugu: edukiak, epeak, sariak eta beste.

, , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude