Go to Top

Zenbat Gara

Zenbat Garak antolatutakoak eta era batean edo bestean esku hartzen dugun ekimenak

Diada egunean, Via Catalana Bilbon: giza-katea Albia lorategietan

Katalunian Diada egun nazionalean ospatuko den Via Catalana ekimenarekin bat eginez,  giza-katea egingo dugu irailaren 11n, asteazkena, 20:00etan, Bilboko Albia lorategietan, Catalans a Bilbao taldeak eta Zenbat Gara elkarteak antolatuta. Katalunian, Assemblea Nacional Catalanak deitu duen giza-katea osatzen egongo den une berean Bilbotik gure babesa helaraziko diegu lagun katalanei, ondoren Cavarekin haien alde topa egiteko, Bilbon bizi diren hainbat katalanekin batera. Euskal eta kataluniar kantu-emanaldia eta bertsolariak ere ez dira faltako …Read More

Aste Nagusia ALGARAn, kronika modukoa

Ibaian behera eginez, suak hartuta joan zaigu Marijaia. Datorren urtean berpiztuko da, eta bitartean, guri atseden hartzea egokituko zaigu -txosna desmuntatu ostean-. Berriro ere jai bikainak izan ditugu, gorputzak ahal izan duen neurrian gozatu ahal izan dugu, jaia zer den ulertzen eta maite ez dutenak gorabehera. Lerrootara ekarriko dugu kronika labur moduko hau, eta gehiago jakin nahi duenarentzat Algararen webgunean egunez eguneko kronika osoak irakurri daitezke. Aurtengoa euskara eta beste …Read More

Algara konpartsa 2013ko Aste Nagusian

Aurten, ALGARA konpartsa euskaldunaren txosnan ekitaldi, kontzertu, kantaldi eta bestelako emanaldi eta hitzordu ugari izango ditugu Aste Nagusian. Gaika banatu ditugun egunik seinalatuenak eta bertan, ohi bezala euskaz gozatzeko eta parte-hartzeko ekitaldi ugari aurkituko ditugu. Igandean dantza eguna eta, bertan, Urbeltzen Dantza Ganbara kalean izango dugu, Juan Antonio Urbeltzen eskutik, txosna aurrean bertan. Astelehenean, euskara ikasten ari garenon eguna ospatuko dugu, aste osoko ekitaldirik jendetsuena izan ohi dena. Bertan, paella …Read More

Ondarroako Kafe Antzokiaren itxieraz oharra

Ohar honen bidez jakinarazi nahi dugu Ondarroako Kafe Antzokiaren inguruko Zenbat Gara elkartearen erabakia, erabaki latza bezain ezinbestekoa zaiguna: Ondarroako Kafe Antzokia bertan behera uztea. Ez da inoiz izan gure asmoa Kafe Antzokia ixtea, baina orain arteko eran guk bakarka ezin dugu jarraitu. Utzi beharrean gaude, baina ez genuke nahi Kafe Antzokiak ateak betirako ixtea. Gure desioa bertoko talde eragile batek hartzea da, kultura ikuspegi euskaltzale eta zabal batekin. Ez …Read More

Gabrielen LEKUA ikuskizunari buruz

Asteazkenean aurkeztu genuen jendaurrean Gabriel Aresti kultura elkartea, eta berarekin batera, urritik aurrera taularatuko den Gabrielen Lekua sentikaria ere aurreratu genuen. Bada, aurkezpenaren kronikan azaldu denaz gain, hemen dituzue ikuskizun honen inguruko informazio gehiago: Gabriel Arestiren pertsona eta bere lana eguneratzea du helburuz sentikari honek. Belaunaldi batzuentzat gogora ekartzea izango da; beste batzuentzat deskubrimendua. Arestiren lekuak hartu ditugu horretarako ardatz. Bilbo, Baiona, Arantzazu, Atzerria, Ea… euskal literatura, euskal kultura… Eta …Read More

Atzoko aurkezpenaren kronika

Atzo, hilak 12, Bilboko Kafe Antzokian egindako prentsaurrekoan, Gabriel Aresti kultura elkartea eta “Gabrielen lekua” sentikaria aurkeztu zituzten Zenbat Gara elkarteko kideek eta haiekin batera jardungo duten euskal kulturaren hainbat arlotako artistek. Aurkezpen horretan, Andoni Egaña bertsolaria, Xabier Monasterio idazlea, Oier Guillan antzerkigilea eta Rafa Rueda abeslaria izan ziren, baita Alain Urrutia margolaria ere bideokonferentziaren bidez, baina ezin izan ziren falta Gabriel Arestiren alarguna, Meli Esteban, eta bere alaba txikia, …Read More

Gabriel Aresti kultura elkartea aurkezten dizuegu

Gabriel Aresti idazlea jaio zela 80 urte betetzera doazen urte honetan, haren figura balioesteko, bere ondarea bildu, egituratu eta eguneratuta plazaratzeko xedeaz Gabriel Aresti kultura elkartea osatu dugu, alde batetik bere ondorengoek —Meli Estebanek, Gabrielen alargunak, eta hiru alabek— eta bestetik Zenbat Gara elkarteak. Elkartea aurkezteaz gain, efemeridearen bueltan urrian taluaratuko duen Gabrielen Lekua ikuskizuna ere aurkeztu dugu gaurkoan, Arestiren inguruan antolatuko diren beste ekimen batzuez gain. Jarraian doakizue elkartearen …Read More

Kurdistango ordezkariak Zenbat Garan bisitari

Kurdistandik Euskal Herria ezagutzera etorritako ordezkaritza instituzional batek geldialdia egin du gurean aste honetan. Hizkuntzaren berreskurapenean oso interesatuta, Zenbat Gararen planteamenduak eta lan arloak ezagutzeko gogo handia erakutsi dute. Guri, berriz, hango errealitatea beraien eskutik ezagutzeko aukera eman digu bisitak. Duela hilabete batzuk Newroz egunean Kurdistango egoera ezagutzeko parada izan genuen Azad Kanjo eta Urtzi Urrutikoetxearen eskutik. Oraingoan euskal kazetariak Turkiaren menpeko Dyarbakir inguruko udalerrien mankomunitateko ordezkariak ekarri dizkigu. Ahmed …Read More

Mocconio Veroren hilarria aurkitu dute, euskaldunak aipatzen dituena

Euskara Jendea bideo dokumental sortarako lanean ari zirela, euskaldunak aipatzen dituen eta arrastoa galduta zegoen aintzinako Erromako hilarria aurkitu dute dokumentalgileek. “Vasconum et Vardulorum” (aintzinako euskal leinuak) erroldatu zituela dio Mocconius Verus izeneko tribunoaren lorpenak aipatzen dituen hilobi-inskripzioak. Erroman ez dute aurkitu, ordea, Louvre museoaren Parisko biltegi batean baino. Aipatua dugu aurretik Ibaizabal telebistako lagunek, Zenbat Gara elkartearekin elkarlanean Euskara Jendea liburuaren ikus-entzunezko egokitzapenean buru-belarri dabiltzala. Abenduan aurreratu ziguten sei …Read More

Txapela, zapia eta abarkak jantzita

Maiatzaren 27 “Festarako jantziak azken 100 urteotan” goiburupean Ane Albisuren hitzaldia izan genuen, Zenbat Garak antolatuta. Bertan, IKERFOLKEKO partaidea ezezik ATONDU liburuaren egilea dugun Albisuk azaldu zuen zein den gaur egun hiri giroko festetan janzten ditugun jantzien sorburua eta bilakaera. Honatx hitzaldiaren kronika  euskaltegiko ikaslea dugun Carmen  Casanovaren eskutik: Aste honetan, tradiziozko euskal jantziei buruzko oso hitzaldi interesgarriaz gozatzeko aukera eduki dugu Kafe Antzokian. Donostiar aditu Ane Albisuren eskutik, XX. …Read More