Go to Top

Bloga

Bi liburu berri aurkeztuko ditu Erroak datorren astean: “Gomutan” eta “AztiHitza”

Erroa argitaletxeak Durangoko Azokan salgai izango dituen bi liburu berri aurkeztuko ditu datorren astean: azaroaren 19an, astelehena, Hektor Ortegaren Gomutan aurkeztuko da Bilboko udaletxean; eta azaroaren 20an, asteartean, Asisko Urmenetaren AztiHitza eleberri biografikoa aurkeztuko da Kafe Antzokian. Hektor Ortega kazetariaren Gomutan, Bilboko historiaren atal ezezagunak liburuak ahaztuak geratu diren pertsona eta gertakari bitxi eta gogoangarri asko ahanzturaren putzutik atera eta nabarmendu ditu. Izen bereko irrati saioa egiten du Orteak Bilbo …Read More

Urbeltzen Dantza Ganbarak 20 urte

Marian Arregik eta Juan Antonio Urbeltzek, beren seme Mikelekin batera, Urbeltzen Dantza Ganbara proiektuari eman zioten hasiera 1998ko urriaren 28an. Datorren asteazkenean, azaroaren 7an saio berria izango dugu Bilboko Kafe Antzokian, estreinakoa Marian Arregi zendu zenez geroztik. Urbeltztarrena proiektu aurrendaria izan da dantza sozializatzeko azken urteetan egon den mugimenduan, izan ere, 20 urte hauetan, hilero-hilero, dantzarako plaza bilakatu dute Kafe Antzokia, doako saio irekian, jendearen parte hartzea eta dantzazaletasuna sustatzeko …Read More

“Etxera bidean” liburua aurkeztuko digu bihar Xamarrek

Etxera bidean liburu berria aurkeztuko du bihar 14:00etan Kafe Antzokian Juan Carlos Etxegoien Xamar idazle nafarrak, Gabriel Aresti euskaltegiak antolatutako ekitaldian. Bizipen pertsonaletatik abiatuta, belaunaldi oso batek bizitako prozesu baten testigantza bildu du Xamarrek bere lan berrian. Etxera bidean liburua berreskuratze baten lekukotza da: 1970eko hamarkadatik aurrera, Garraldako eta Aezkoa ibar osoko (Nafarroa) gazteek ekin zioten urteetan zokoratuta eta isilduta izan zen euskara berreskuratzeari. Prozesu garrantzitsua izan zen, eta Xamarrek …Read More

Aresti eta bere garaia gogora ekarriko ditugu Euskaltzaindian ostiraleko jardunaldian

Gabriel Aresti eta bere garaia ekarriko ditugu gogora urriaren 19an Euskaltzaindiak eta Gabriel Aresti Kultura Elkarteak antolatutako jardunaldian. “Hizkuntza biziberritzearen bidegileak: inguruabarrak (1960-1975)” titulupean, 60ko eta 70eko hamarkadak euskalgintzan zergatik eta zertan izan ziren erabakigarriak gogoratuko dugu. (Gabriel Aresti Kultura Elkartetik ekarria). Gazte belaunaldi batek hartu zien lekukoa garai bateko idazle eta kulturgileei, eta inguruabar horretan sortu ziren, besteak beste, gau-eskolak, ikastolen mugimendua, Anaitasuna aldizkaria, Lur argitaletxea, Ez Dok Amairu, …Read More

Gabriel Aresti euskaltegia gabrielaresti.eus da

Aurrerantzean Gabriel Aresti euskaltegiaren webgunea gabrielaresti.eus izango da. Gure 40. urteurrena ospatzeko, Googlek berak 20 urte bete dituen egunean, guk ere, azken 19 urteotan gure etxea izan den gabrielaresti.com utzi eta puntueus domeinura egin dugu aldaketa. Baina ez da helbide aldaketa hutsa izan: webgunea guztiz eraberritu dugu, informazioa hobeto eskaintzeko helburuarekin. Lehen bezala, gure ikastaroen eta bestelako ekimenen inguruko informazio guztia aurkituko duzu gabrielaresti.eus webgune berrian, baina hobeto egituratuta, diseinu …Read More

“Gure oroitzapenak”, Sarrionandia 12 zinegileren begiradatik

Gaur estreinatuko da Donostiako Zinemaldian Gure oroitzapenak filma. Zenbat Gara elkarteak ekoizpenean parte hartu duen film luze honetan 12 zinegileren ekarpenak ikus ditzakegu. Bakoitzak bere begiradatik, zinemara eraman dute Iurretako idazlearen unibertsoa, bere poesia eta narratibaren alderdi batzuk aukeratuta. Adabaki ekoiztetxearen ekimen honek, besteak beste, Zenbat Gara elkartearen babesa jaso du. Gaur estreinatuko da Principe aretoan, Donostiako Zinemaldiaren baitan, eta egileak zein ekoizleak bertan izango dira. Datozen egunotan filma ikusteko …Read More

Marian Arregi joan zaigu

Atzo arratsean joan zitzaigun Marian Arregi, hogeita bat urtez Kafe Antzokian gure Urbeltzen Dantza Ganbarari akordeoiarekin musika jarri dion musikari bikaina, Argia dantza taldearen musika zuzendari eta gure lankide Mikel eta BeƱaten ama. Euskal dantzen berreskurapenean urte luzez lan handia egindako emakumea izan da Arregi, Juan Antonio Urbeltz senarrarekin batera. Argia dantza taldearen sorreran eta garapenean berebiziko rola izan zuen Marianek musiken berreskurapenean, musika eta dantza elkarrekin baitoaz. Izan ere, …Read More

Gabonetan oparitu euskara gure liburu eta diskoekin

Erroa argitaletxearen produktu berri hauek eta aurretik argitaratutako asko dauzkagu salgai gure bulegoan, gabonetan euskara oparitu ahal izan dezazun. Gainera, oso merke eskura ditzakezu Bizkaiko kultur Txartelak erabiliz. Gogoratu D motako kultur txartelak 40 euroko balioa ematen duela 24 ordainduta, euskarazko liburu, CD DVDak eta ikuskizunetarako sarrerak erosteko. Bono hauek BBKren Teleka kutxazainetan atera daitezke edozein kreditu txartel erabiliz. Hona hemen gure bulegoan salgai aurkituko dituzun produktu guztien zerrenda: Gogoratu, …Read More

Durangoko Azokan aurkeztuko ditugu aurtengo ekoizpen berriak

Gaurtik igandera bitartean, urtero bezala, Durangoko Azokaren 52. edizioan izango gara, Erroa argitaletxearen nobedade guztiak aurkezten. Gure erakustokia Landako gune barruko Artekale kaleko 15.ean egongo da eta bertan izango ditugu aurten gure liburu eta disko berriak, eta ostiralean aurkeztuko dira Ahotsenean, 12:00etan. (Erroa argitaletxearen webgunetik ekarria). Liburuei dagokienez, aurten Zirimiri bilduma eraberrituaren lau liburu berri aurkeztuko ditugu aurten, tartean bi ipuin bilduma berri: Euskal Herriko ipuin tradizionalak jasotzen dituen Behin …Read More

Bilbo Hiria irratiak 20. urteurren festa ospatu eta diskoa aurkeztuko du gaur Kafe Antzokian

Bilbo Hiria irratiak hogei urte betetzen ditu aurten. Urtemuga biribila ospatzeko, besteak beste, 20 urtez euskal taupada diskoa osatzeko erabakia hartu zuen irratiak, eta gaur aurkeztuko da CDa jendaurrean, arratsaldeko 19:30ean, Bilboko Kafe Antzokian. Diskoan beste hainbaten artean esku hartu duten Zea Mays, Petti eta Anje Duhalde izango dira zuzenean aurkezpenean. Diskoa aurkezteko eta hogei urte hauek hurbileko irratizale eta irratigileekin ospatzeko beta hartu nahi dugu gaurkoan, lagun arteko giroan, …Read More