Zoritxarreko eguna dugu gaur Bilbo Hiria irratian. Gaur goizaldean zendu da Mieltxo Monfort Aiestaran, 62 urte zituela, gure irratiko esatari, koordinatzaile eta, ororen gainetik, LAGUNA. Bilbo Hiriako eta Zenbat Garako familian hutsune ordezkaezina utziko digu Mieltxoren desagerpenak. (Bilbo Hiriatik ekarria). Sortzez hernaniarra, baina aspaldi Bilbon errotutakoa zen Monfort, ikasle garaitik, EHUko kazetaritza fakultateko lehenengoetako lizentziatua izanik. Gaztetatik Bilboko Zazpi Kaleak bihurtu ziren bere eremu naturala, izugarri maite baitzuen Mieltxok gure …Read More
Gabriel Aresti BioGrafikoa argitaratu du ERROA argitaletxeak
Gabriel Aresti BioGrafikoa eleberri grafikoa aurkeztu du gaur Erroa argitaletxeak, Adur Larrea artistak marraztu eta idatzitakoa. Gabriel Arestiren familiaren laguntza eta aholkularitza izan du Larreak eleberri grafikoa egiteko. Izan ere, bilbotar idazlearen izena eta bere lanak ezagutzera emateko Aresti idazlearen sendiak eta Zenbat Garak eratutako Gabriel Aresti Kultura Elkartearen ekimena izan da biografia grafiko hau (Erroatik ekarria). Idazlearen alderdi humanoa islatzen ahalegindu da Larrea lan honetan, izan ere, biografia zehatz …Read More
Gipuzkoako urrezko domina Juan Antonio Urbeltzentzat
Juan Antonio Urbeltz dantza eta folklore ikertzaileak jasoko du Gipuzkoako Urrezko Domina. Gaur goizean Diputatuen Kontseiluan Foru Aldundiak ematen duten errekonozimendu gorena Urbeltzi ematea erabaki dute, honek egindako “ekarpen emankor eta aberatsagatik”. Marian Arregik, Juan Antonio Urbeltzekin batera musika tradizionalaren arloan egindako lana ere goraipatu nahi izan dute Foru Aldunditik, folklorearen ikerkuntzan urte luzez egindako ekarpenak bien eskuetan jarrita. Azken 20 urteotan Bilboko Kafe Antzokian bidelagun izan ditugu Juan Antonio eta …Read More
“Dena ez da futbola” eta Jose Delgado + Dangiliske gaur Kafe Antzokian, Venezuela Bertaratzen
Venezuelako kontsulatuak eta Zenbat Gara elkarteak antolatuta, Venezuela bertaratzen ekitaldia ospatuko da azaroaren 9an Kafe Antzokian. 19:30etik aurrera, Kurkuluxetan elkarteak “Dena ez da futbola” euskal-venezuelar haur koprodukzioa aurkeztuko du, eta ondoren Jose Delgado kantautore venezuelarrak eta Dangiliske euskal taldeak zuzeneko emanaldiak eskainiko dituzte. “Keinuka mugaz gaindi – Un guiño, un sueño” filmaren ostean, Zenbat Gara elkartearen ekimena den Kurkuluxetan elkarteak genero berdintasuna eta adiskidetasunari buruzko film bat grabatu du. “Dena …Read More
Errigora produktu sorta eskatu dezakegu gurean
Nafarroako Erriberako euskalgintzari eta bertako nekazaritzari babesa eman eta produktu gozoak erosteko aukera hirukoitza biltzen duen ERRIGORA ekimena berriro martxan dago. Laugarren urtez Zenbat Gara elkarteak kolaboratuko du ekimen honekin, horren berri emanez eta ahalik eta saski gehien salduz. Aurreko urteotan bezala, saskiak eskatzeko eta jasotzeko aukera izango dugu Zenbat Gararen bulegoan, 50 euroan. Horren truke, kutxa batean jasoko dugu argazkian datorren produktu sorta. Ikus aurtengo kanpainiaren bideoa:
Vols parlar en català? Katalan eskolak Bilbon
Katalan ikastaroa antolatu dute Casal Bilbao eta Zenbat Gara elkarteek, bien arteko elkarlanaren ondorioz. Ikastaroa urriaren 20an hasi eta maiatzaren 26an bukatuko da. Gabriel Aresti euskaltegian izango dira klaseak, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Irakasle arituko den Francesc Agramunt-en esanetan “Oinarrizko mailatik abiatuko gara, eta erdiguneko TV3eko estandarraren ahoskera irakatsiko da, aurrerago tokian tokiko fonetika ezberdintasunei eta bestelako kontuei erreparatuko badiegu ere”. Ikastaro osoaren salneurria 350 eurokoa izango da eta …Read More
Apolo lagunari omenaldia ostegunean Kafe Antzokian
Jabier Lauzurika Uriguen, Apolo, larunbatean joan zitzaigun, bat-batean. Zenbat Gara elkartearen sorreran eta ibilbidean rol garrantzitsua izan zuen Apolok, elkartearen ekimen eta arlo askotan, eta gu guztiongan hutsune ordezkaezina utziko du bere ausentziak. Ostegunean, hilaren 9an, egingo dugu Apolo omentzeko ekitaldia Kafe Antzokian, 20:00etan. Gehiago honi buruz: Jabi Lauzurika, “Apolo” joan zaigu (Bilbo Hiria irratia) Apolo gogoan, saio berezia (Bilbo Hiria irratia)
Xamarrek Zaldiko Maldiko elkartearen “Lamien Urrezko Orrazia” saria jaso du
Urtero Iruñeko euskaldunen biltoki den Zaldiko Maldiko elkarteak banatzen duen Lamien Urrezko Orrazia saria gure lagun eta lankide den Juan Carlos Etxegoien “Xamar” idazle eta irakasleak jaso du, euskararen aldeko lanean nabarmentzeagatik. Elkarteko kide guztien artean erabakita, pertsona edo talde baten lana omentzen du urtero Iruñeko talde euskaltzaleak aipamen honen bidez. Ostiral arrastian, umore eta giro onean egin zen ekitaldian, Zaldiko Maldiko elkartearen egoitzan ospatu zen sari banaketa. Bazkideen txalo artean …Read More
“Dena ez da futbola” film laburraren grabaketa hasi da
Zenbat Gara elkartearen ekimena den Kurkuluxetan elkarteak film labur berri bat ekoitziko du datozen hiletan. Orain dela urtebete, giza balioei buruzko “Keinuka mugaz gaindi – Un guiño, un sueño” euskal-kubatar ekoizpena aurkeztu zuen Euskal Herrian eta baita munduko beste hainbat tokitan ere (Kuba, Belgika, Kolonbia, Venezuela…), eta egundoko arrakasta lortu zuen. Oraingoan Venezuelako Coro herria eta Bizkaiko Igorre lotuko ditu Kurkuluxetan elkarteak.
“Kobaneko erbesteratzea” filmaren estreinaldia asteartean Kafe Antzokian
Kobane hiriaren setioak eragindako egoera jasotzen duen “Kobaneko erbesteratzea” dokumentalaren estreinako proiekzioa egingo du gurean Azad Kanjo zinemagile kurdu-katalanak. Asteartean 19:00etan Alan Azad Kanjok bertan bizi izandakoa lehen pertsonan kontatuko digu dokumental honen bitartez, eta baita emanaldiaren ondoren ere, Urtzi Urrutikoetxea kazetariak lagunduta. Honela dio filmaren sinopsiak: “2014ko irailaren 19an, Estatu Islamikoak bi hilabete zirauen setioa estutu zuelarik, Siria Iparraldeko Rojava eskualdeko Kobane hiriko biztanle kurduek trumilka ihes egin behar …Read More











