Go to Top

Bloga

Eskolatik Oholtzara ekimenaren bigarren saioa gaur

Bizkaiko Bertsozale elkarteak eta Zenbat Gara elkarteak elkarlanean antolatu duten proiektu berria da “Eskolatik Oholtzara”. Saio bi izango ditu 2014-2015 ikasturtean, eta gaur 17:30ean izango da bigarren saioa. Garcia Rivero ikastetxea, Kirikiño ikastola eta Deustuko ikastolako haurrak arituko dira. Iragan astean oso saio arrakastatsua suertatu zen lehenengoa, Karmelo ikastolako eta Urretxindorra ikastolako ikasleek hartu zuten parte, giro bikainean, 300 lagunen aurrean kantuan eta bertsotan. Lehenengo saioaren kronika osoa aurkituko duzu …Read More

Gaur hasita, 550 haur antzezle arituko dira Bilboko XV. Haur Antzerki topaketetan

Gaur hasiko dira Bilboko Kafe Antzokian XV. Haur Antzerki topaketak.  Kurkuluxetan arte eszenikoen eskolak antolatuta, guztira bederatzi saio izango dira, maiatzaren 4, 6, 11, 12, 18, 19, 25, 26 eta 27an eta, guztira 18 antzezpen taularatuta, Bizkaiko hainbat ikastetxe eta ikastolak parte hartuko dute saio horietan. Guztira 550 haur antzezle igaroko dira topaketa hauetatik, Bizkaian egiten diren era honetako jardunaldirik handienak baitira hauek, eta antzezlan gehienak jatorrizkoak izango dira, topaketetarako …Read More

“Gizartea eta artea haur eta gazte literaturan” liburua aurkeztu du Erroak

Gizartea eta artea haur eta gazte literaturan liburua aurkeztu du gaur Erroa argitaletxeak. Artikulu bilduma da liburu hau, iaz Euskal Herriko Unibertsitatearen Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako azken kurtsoan ibilitako zazpi ikaslek idatzitako zazpi azterlanena, eta euren bikaintasunagatik aukeratu ditu edizioa koordinatu duen Jon Kortazar literatura irakasleak. Bilboko Kafe Antzokian egindako prentsaurrekoan Erroa argitaletxeko editore Xabier Monasteriok azaldu duenez, haur eta gazte literaturan eragina duten gaiak dira artikuluotan aztertutakoak, eta bi …Read More

Sant Jordi egunez, Kataluniako letrak eta musika gurean

Bilbon diren bi katalan talde bildu dira bihar, Sant Jordi eguna dela bide, Kataluniako letrak eta musika gurera ekartzeko. Casal Bilbao eta Jaia eta Xerinola taldeek atzo aurkeztu zuten Kafe Antzokian biharko prestatu duten egitaraua. Zenbat Gararen laguntza izan dute egitaraua prestatzeko eta aurkezteko. Liburuak eguneko protagonista izanik, Albia inguruan izango den liburu-azokan izango duten erakustokian kataluniako liburuak izango dituzte salgai. Gainera, aste osoan, “Katalan literaturaren hamabi liburu nagusi” erakusketa …Read More

“Gerezien denbora”, Lapurditik datorren hiri-pastorala larunbatean Barakaldon

Otsailaren 7an Barakaldo Antzokian Gerezien denbora pastorala taularatuko da. Industrializazioak Baionako gizartean eragindako talka azaltzen duen herri-antzerkia dugu Ezkandrai taldeak moldatutako lan hau. Antzekotasun historikoez beste, pastoral postindustrial hau Bizkaiko Ezkerralderaino ekartzearen arrazoia mugaz bi aldeetako elkar ezagutza bultzatzea da. Horregatik, Topatour ekimenak, aktoreentzat ez ezik, Lapurditik hurbilduko diren lagunentzat industria-ondarearen inguruko egun-pasa osorako egitaraua prestatu du. Orotara 300 lagun inguru ibiliko dira Barakaldon, Bilboko Portuan, Vicinay lantegian eta La …Read More

Aire ahizpek “Bidexka” diskoa aurkeztuko dute Bilbon kantu bazkarian

Urtarrilaren 31n, larunbatarekin, Urepeletik Bilbora hurbilduko dira Aire ahizpak euren estreinako diskoa Kafe Antzokian aurkezteko.  Ordu batean hitzaldi musikatua eskainiko dute eta 14:30ean hasiko den kantu bazkarian zuzenean arituko dira Bidexka diskoko abestiak eskaintzen. Kantu bazkarirako sarrera 25€ kostatuko da eta Zenbat Gararen bulegoan, Kafe Antzokiko barran edo salmenta telematikoko gunean erosi ahal izango da. Abenduan argitaratu zuen Erroa argitaletxeak Bidexka diskoa, baxenafar abeslari hauen lehenengo CDa. Durangoko Azokan aurkeztu …Read More

Gabonetako produktu kulturalak merkeago

Bizkaiko Foru Aldundiak kultur produktuak sustatzeko Gabonetako kanpaina jarri du martxan eta urtarrilaren 29 arte izango duzu Bizkaiko kultur txartela BBKren orotarako kutxazainetan erosteko aukera. Urtarrilaren 31n amaituko da kanpaina, beraz, bi hilabete hauetan zehar liburuak, diskoak edo era guztietako ikuskizunetaz merkeago gozatzeko aukera izango duzu programari atxikitako establezimenduetan. Bonoak 40 euroko balioa du, baina mota eta balio desberdineko hiru txartel daude: D (24€): euskarazko produktuentzako, zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko …Read More

Gabriel Arestiren “Harri eta herri” liburuaren edizio berria aurkeztu da

2014an 50 urte bete dira Gabriel Arestiren Harri eta herri argitaratu zela. Urteurrena ospatzeko, Euskaltzaindiak eta Gabriel Aresti Kultura Elkarteak -Gabriel Arestiren senideek eta Zenbat Gara elkarteak osatzen dutena- liburuaren edizio berri bat berrargitaratu dute: Harri eta herri, 50 urte. Gaur, abenduaren 4an, aurkeztu dute Bilboko Udaletxean. Ekitaldian, Meli Esteban alargunari eta Andere alabari, euskaltzainburuak Euskaltzaindiaren ikurra eman die. Aurkezpenean ekimena sustatu duten bi erakundeotako ordezkariak izan dira: Andres Urrutia …Read More