Go to Top

Bloga

Gabonetako produktu kulturalak merkeago

Bizkaiko Foru Aldundiak kultur produktuak sustatzeko Gabonetako kanpaina jarri du martxan eta urtarrilaren 29 arte izango duzu Bizkaiko kultur txartela BBKren orotarako kutxazainetan erosteko aukera. Urtarrilaren 31n amaituko da kanpaina, beraz, bi hilabete hauetan zehar liburuak, diskoak edo era guztietako ikuskizunetaz merkeago gozatzeko aukera izango duzu programari atxikitako establezimenduetan. Bonoak 40 euroko balioa du, baina mota eta balio desberdineko hiru txartel daude: D (24€): euskarazko produktuentzako, zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko …Read More

Gabriel Arestiren “Harri eta herri” liburuaren edizio berria aurkeztu da

2014an 50 urte bete dira Gabriel Arestiren Harri eta herri argitaratu zela. Urteurrena ospatzeko, Euskaltzaindiak eta Gabriel Aresti Kultura Elkarteak -Gabriel Arestiren senideek eta Zenbat Gara elkarteak osatzen dutena- liburuaren edizio berri bat berrargitaratu dute: Harri eta herri, 50 urte. Gaur, abenduaren 4an, aurkeztu dute Bilboko Udaletxean. Ekitaldian, Meli Esteban alargunari eta Andere alabari, euskaltzainburuak Euskaltzaindiaren ikurra eman die. Aurkezpenean ekimena sustatu duten bi erakundeotako ordezkariak izan dira: Andres Urrutia …Read More

Aire Aizpen “Bidexka” diskoa, Erroaren eskutik

Aire ahizpen lehendabiziko diskoa, Erroa argitaletxearen estreinakoa ere baduguna, aurkeztuko dugu larunbatean, abenduaren 6an Durangoko Azokan. Larunbat eguerdian Azoka Telebistan izango dira, 12:00etan, “Bidexka” CDaren aurkezpena egiten eta kantu batzuk zuzenean jotzen. Ekoizpen honek Soinu eta Doinu bilduma zabaldu du, eta Erroaren liburu berriekin batera aurkitu ahal izango duzue Zenbat Gara elkartearen erakusmahaian (Goienkale 73-74), 10 euroan. Hemen duzue CDari buruzko informazioa, singlea, bideoa eta datu teknikoetarako lotura. Zaila zaie, …Read More

Bilboko Udalaren omena jaso du Kafe Antzokiak euskararen egunean

Bilboko Udalak Kafe Antzokia eta Itoiz musika taldea omendu ditu gaur udaletxeko arabiar aretoan antolatu duen ekitaldian, Euskararen Nazioarteko Egunaren zuzuan. Udalak “esker ona erakutsi gura izan dio Kafe Antzokiari, Gabriel Aresti euskaltegiaren bidez euskara bultzatzeko egin duen lanagatik; izan ere, Antzokia euskaraz jarduteko, euskara ikasten aurrera egiteko eta Bilbon euskal kultura sustatzeko bitarteko bilakatu da”,  udal webgunean argitaratu denez. Kafe Antzokiaren eta Zenbat Gara elkartearen izenean Mikel Urbeltzek hartu …Read More

Agur bilbohiria.com, kaixo bilbohiria.eus

Gaurtik aurrera bilbohiria.eus izango da Bilbo Hiria irratiaren webgunea, orain arteko bilbohiria.com-en ordez. Bilboko euskal irratia berriki aurkeztutako euskal komunitatearen .eus domeinuaren aitzindarien programan ari da esku hartzen, baina aldaketa ez da domeinu-izen berrira mugatzen, ezaugarri berriak dituen webgune eraberrituarekin egin baitu Bilbo Hiriak .eus domeinurako jauzia. (bilbohiria.eus-etik ekarria) Webgune berriak azalean bertan informazio gehiago era txukunagoan ikustea ahalbidetzen duen egunkari edo magazine itxura du eta smartphone eta tablet-etan ondo …Read More

Lehenengo .eus domeinuak aurkeztu dira gurean

Euskal komunitateak urrats garrantzitsua eman zuen iragan larunbatean, .eus domeinu-izenen aktibazioarekin. Kafe Antzokian egindako ekitaldian aurkeztu zituen .EUS fundazioak domeinua erabiltzen hasiko diren 92 webgune aitzindariak. Horien artean euskal erakunde, enpresa, hedabide eta kultura elkarte askorenak. Zenbat Gara elkartea ere aitzindari horien artean dago, laster Bilbo Hiria irratiaren domeinu berria izango den bilbohiria.eus domeinu-izenarekin.

“Eta bat-batean…gorputza (gorputzak, gorpuzkerak, eta gorputzaldiak) bertsolaritzan”

UEU eta Zenbat Gara elkarteen hitzaldi zikloaren parte izan dugu Uxue Alberdi bertsolari eta idazlea, “Eta bat-batean…gorputza (gorputzak, gorpuzkerak, eta gorputzaldiak) bertsolaritzan” izenburuko hitzaldia eskainiz. Ez da Uxue gurera etortzen den lehenengo aldia, aurreko bisitan bertsolaritzaren gaia ikuspegi feminista batetik jorratu zuen eta oraingoan ere, ikuspegi berdina mantenduz, gorputzaren antropologia deritzona landu du. Zer da, hasteko, gorputza? Alberdiren esanetan, ez da haragia eta hezurrak soilik. Emozioak ere gorputzaren parte dira …Read More

Zaparrada haur konpartsa aurkeztu da

Gaur Bilboko Kafe Antzokian Algara konpartsaren magalean sortutako Zaparrada haur konpartsa aurkeztu dute Kurkuluxetan eta Zenbat Gara kultur elkarteek. Maddi pirata eta Ane Monna pertsonaiek eman dute proiektuaren berri eta Algara konpartsako Pellot pirata, Oskola eta Karramarroi bezalako pertsonaiez inguratuta egon dira. Haurrentzako eta haurrez osaturiko konpartsa izango da Zaparrada. Izan ere, Bilboko Aste Nagusian zehar, “haurrentzako antolatzen diren ekitaldi edo ikuskizun ofizialetatik at, oso dinamika eskasa prestatzen eta bultzatzen da haurrei begira; hau da, oraindik …Read More

Jesus Ibañezen hitzaldia: “Espioitza masiboa egiten digute. Zergatik ote?”

Ekainaren 11n, Zenbat Gara elkarteak eta UEU erakundeak adostu duten lankidetza hitzarmenaren barnean, Jesus Ibañezen hitzaldia izan genuen Kafe Antzokia kulturgunean. Hitzaldiaren izenburua honako hau izan zen: “Espioitza masiboa egiten digute. Zergatik ote?” Jesus Ibañez Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea dugu, eta Udako Euskal Unibertsitateko kidea ere bai. Hogeita hamarren bat urte daramatza berak irakaskuntzan eta, urteotan informatikari loturiko hainbat esparru jorratu eta irakatsi baldin baditu ere, esan liteke bere espezializazioa …Read More