Go to Top

Estoniar eta maori bisitariak gurean

Azken egunotan atzerriko hizkuntza eta kultura gutxitu zenbaitetako ordezkarien bisita jaso dugu Zenbat Garan, zer egiten dugun bertatik bertara ezagutzera etorriak. Guk ere beraien berri izan dugu, mundua osatzen dugun kultura eta hizkuntza interesgarriak baitira den-denak. Maiatzaren 10ean Estoniako erzya, udmurt, voro, tatar eta mari hizkuntzetako ordezkariak etorri ziren, Eesti Regionaal- ja Vähemuskeelte Liit (ESTIBLUL) erakundeko kideak dira, Estoniako hizkuntza gutxituen berreskurapenean lan egiten duten gizarte-eragileen bilgunea eta Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren lehen sinatzaileetakoak. KONTSEILUAren eskutik egin zituen bisita gurera, Paul Bilbaok ekarrita.

Aste honetan, berriz, maori hizkuntzaren aldeko ekintzaileak etorri zaizkigu Zeelanda Berritik, herri hura ondo ezagutzen duen Imanol Minerren eskutik. Euskal Herria, Gales eta hizkuntza gutxituak dauden beste herrialde batzuk ezagutzeko bidaia antolatu dute, besteak beste, euskalgintzan dabiltzan elkarteak eta instituzioak ezagutzeko.  Te Panekiretanga o te Reo maori hizkuntzaren akademiako sortzaile eta bidaiaren antolatzaileetako Timoti Kareturen esanetan, “gu bezala beraien jatorrizko hizkuntzen berreskurapenean enagaituta dauden beste jendeek egiten dutena ikusteko helburuz etorri gara”. Labur bada ere, hizkuntzaren berreskurapenerako Zenbat Garan ditugun arloetako batzuk ezagutzeko aukera izan dute: Gabriel Aresti euskaltegia, Kafe Antzokia, Bilbo Hiria irratia eta Erroa argitaletxea.

Ka kite, lagunak, laster arte!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude