Go to Top

Hitzaldiak

Txapela, zapia eta abarkak jantzita

Maiatzaren 27 “Festarako jantziak azken 100 urteotan” goiburupean Ane Albisuren hitzaldia izan genuen, Zenbat Garak antolatuta. Bertan, IKERFOLKEKO partaidea ezezik ATONDU liburuaren egilea dugun Albisuk azaldu zuen zein den gaur egun hiri giroko festetan janzten ditugun jantzien sorburua eta bilakaera. Honatx hitzaldiaren kronika  euskaltegiko ikaslea dugun Carmen  Casanovaren eskutik: Aste honetan, tradiziozko euskal jantziei buruzko oso hitzaldi interesgarriaz gozatzeko aukera eduki dugu Kafe Antzokian. Donostiar aditu Ane Albisuren eskutik, XX. …Read More

Naroa Anabitarteren hitzaldian hezkuntza sistema hizpide

“Publiko, pribatu… hezkuntza sistema: estatuaren beharra” goiburupean, Naroa Anabitarte hezkuntza sistema publiko eta pribatuaren artean dauden desberdintasunez hitz egin du Zenbat Gara kultur elkarteak antolatutako hitzaldi honetan. Anabitarteren iritziz, Euskal Herrian, publiko eta pribatu kontzeptu hauen erabilera modu nahasian ematen da. Izan ere, herria menperatua egonik, gure zapaltzaileen eskuetan dauden komunikabideek eta bestelakoek, haien interesen araberako erabilpena eta esanahia ematen diete hitz horiei. Hainbat gaitan aurkezten zaigu dikotomia hau, baina …Read More

Joseba Barandiaran ekonomilariaren hitzaldiaren kronika

Zer aldatu da, ekonomia ala geu? galdetu zigun Joseba Barandiaran ekonomilariak Zenbat Gara elkarteak antolatutako hitzaldian. Oso hitzaldi interesgarria eta argigarria izan zen, krisiaren inguruko hainbat jakingarri eman zizkiguna. Hitzaldi horren kronika aurkitu dugu UEUren Ekonomiaz jantzi blogean, lerrootara dakarguna. Joan den asteazkenean, Joseba Barandiaran ekonomilariak hitzaldia eman zuen Bilboko Kafe Antzokian, Zenbat Gara elkarteak antolatuta: “Zer aldatu da, ekonomia ala geu?”. Hitzaldi interesgarria izan zen, zalantzarik gabe: Josebak modu …Read More

Kurdistanetik Azad Kanjo eta Urtzi Urrutikoetxea #Newroz

Bihar martxoak 21, osteguna, Kafe Antzokian Newroz eguna ospatuko dugu 20:30ean, Urtzi Urrutxikoetxea euskal kazetariarekin eta Azad Kanjo idazle eta zinemagile kurduarrarekin. OHARRA: Korrika 19:30ean Kale Nagusitik igarotzekoa denez, hasieran 20:00etarako aurreikusita zegoen ekitaldia 20:30era atzeratzea erabaki dugu. Aprobetxatuko dugu gure lagun kurduekin euskalgintzaren kilometroa egiteko eta ondoren Kafe Antzokira etortzeko. Newroz eguna ospatuko dute bihar mundu osoko kurduek, egun nazionaltzat hartuta baitute jatorriz ekinokzioa eta udaberriaren etorrera ospatzen duen …Read More

Hiromi Yoshida euskara irakasle japoniar-azpeitiarra gurean

Larunbatean Hiromi Yoshida izango dugu Kafe Antzokian hizlari. Aurrez iragarrita ez zegoen hitzordua lotu dugu egunotan, eta denontzat interesgarria izango dela uste dugu, euskara ikasten ari direnentzat bereziki, Hiromik Japoniako rakugo ipuinen berri emango digu eta bi rakugo kontatu-antzeztuko dizkigu. Martxoren 23an, beraz, (larunbata) 12:00etan Kafe Antzokiko 1. solairuan izango dugu Hiromi Yoshida. HIROMI Yoshidari (Yuzawa, Akita, 1960) euskararekiko interesa linguistikatik datorkio. Oso originala dela iruditzen zaio, ez baitu parienterik, …Read More

“Euskal Herriari Iparraldetik begira”, Luzien Etxezaharretarekin

Luzien Etxezaharreta lapurtar kazetari eta idazlea gurean izango dugu martxoaren 20an (asteazkena), eguerdian, Euskal Herriari Iparraldetik begira gaia jorratzen, Zenbat Gara elkarteak antolatutako hitzaldian. Maiatz aldizkariaren eta argitaletxearen bultzatzailea, euskal kazeta eta irratietan lanean jardundakoa dugu, beti Ipar Euskal Herriko kokapenetik eta bertako ikuspegia ondo ezagututa. Bere ikuspuntu biografiko eta pertsonaletik azalduko digu Etxezaharretak Euskal Herria nola ikusi eta bizi izan duen, bere hitzetan: “Nola begiratzen den, hala ikusten da. …Read More

Emilio Lopez Adan, borroka armatuaz mintzo

Gaurkoan Emilio Lopez Adán, Beltza, izango dugu gonbidatu, berriki argitaratu duen “ETAren estrategia armatuaren historiaz” liburuaren haritik borroka armatuaren urteez mintzatzeko. Liburuaren hariari jarraituz, Euskal borroka armatuaren garaia izenburuko hitzaldian gogora ekarri eta aztertuko du bide horrek izan duen bilakabidea hastapenetik amaierara arte. Gai arantzatsua dugu, inondik inora, berriki amaierara heldu izanagatik ere oraino oso fresko baitago ETAren azken urteotako jarduna eta urte horien ondorio latzek ere oso garrantzi handia izan …Read More

Jon Sarasuaren hitzaldia: “Norabideari begiratu batzuk”

Jon Sarasua izan dugu gurean. Sarasuaren esanetan, “Norabideari begirada batzuk” gaiaren inguruan, Zenbat Gara elkarteak soziolinguisitikaren inguruan antolatutako hitzaldi sortaren baitan. Euskararen egoera aztertu eta egungo hiztun komunitatea «erronka zahar eta berri lodi samarraren aurrean» dagoela esan digu Sarasuak. Hemen ikus dezakegu lehengo egunean Zumaian, gai eta goiburu berarekin emandako hitzaldiaren bideoa.