Zaindu maite duzun hori kantua Euskaldunon EGUNKARIAren itxieraren ostean eta bidegabekeria hura gogoan hartuta idatzi zuela gogora ekarri zuen bart Ruper Ordorikak. Azkenaldion hautsak harrotu ditu Gasteizko legebiltzarreko hainbat parlamentarik kantu horrekin abestutako gabon kantak. Atzokoan, kantu horrek, lagun artean kantatuta, bere duintasuna berreskuratu zuen, bere itxieraren ostean Zaindu maite duzun hori leloa bere egin baizuen Kafe Antzokiak ere.
Zenbat Garak antolatutakoak eta era batean edo bestean esku hartzen dugun ekimenak
Kafe Antzokiak 17 urte eta sasoi betean
Larunbatean 17 urte beteko ditu Kafe Antzokiak eta, urtero legez, ospakizun-ekitaldia izango dugu bertan iluntzean, lagun arteko giroan. Ondoren, gaueko 22:00etan, Anje Duhalderen kontzertuak segida emango dio jaiari. Euskalgintzatik abiatutako proiektu honek 1995eko abenduaren 15ean ireki zituen ateak Bilbon, eta urteotan bere ekarpena arrakastaz egin du, euskaldunontzat eta euskarara hurbiltzen direnentzat topaleku ireki eta dinamikoa izanik. 2012an 260 ekitaldi programatu dira Bilboko Kafe Antzokian, eta 48 Ondarroakoan, ohi bezala denetarikoak: …Read More
“Euskara jendea” dokumental sortak gure hizkuntzaren historia kontatuko du
Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara elkarteak ekoizten ari diren dokumental sorta da. Egunotan trailerra ikusgai dago Durangoko azokan, Zenbat Gara elkartearen erakustokian, eta gaur webgunea sareratu dute euskarajendea.com helbidean, proiektuari buruzko jakingarri guztiekin. Iraupen ertaineko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honekin publiko zabal bati aurkeztu nahi zaio euskararen eta bere herriaren historia. Euskara Jendea egitasmoak Xamarrek 2006an Pamiela etxean argitaratutako izenburu bereko …Read More
Durangoko azokan aurkituko gaituzu
Urtero bezala, Durangoko Azokan izango gara abenduaren 6tik 9ra. Landako guneko Barrenkaleko 19an izango dugu Zenbat Gara elkartearen erakustokia. Aurtengo nobedade nagusia Euskara Jendea izango dugu, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara ekoizten ari diren dokumental sorta aurreratuko digute bihartik aurrera. Ikus-entzunezko lan honetan Xamar idazlearen Euskara Jendea liburuan oinarrituta, euskaldunon hiztun komunitatearen historiaren ildo nagusiak azaltzen saiatuko dira. Proiektuaren webgunea bihar ezarriko dute sarean; gure stand-ean, berriz, trailerra eta bestelako jakingarriak …Read More
Kirmen Uribek “Mussche” bere nobela berriaren irakurraldia egin du gurean
Kirmen Uribek bere nobela berria bihar aurkeztuko du ofizialki eta ordurako dendetan egongo da Mussche eleberria, Susa argitaletxearen eskutik. Hala ere, gosegarri moduan, argitaratu aurretik Bilboko Kafe Antzokian pasarte zenbaiten jendaurreko irakurraldia egin du, Ander Lipus eta Miren Gaztañaga aktoreek lagunduta. Irakurraldi ederra eta hunkigarria izan da, zinez. Eskerrik asko, Kirmeni, aktoreei eta Susa argitaletxeko lagunei! Honela hasten da Mussche nobela:
Kubako ikastetxeekiko senidetze-ekitaldia gaur Bilbon
Kubako eta Euskal Herriko hainbat ikastetxeren arteko senidetze-ekitaldia egingo da gaur arratsaldeko 18:30ean Bilboko Kafe Antzokian, bertako Kurkuluxetan Antzerki Eskolak antolatuta. Ekitaldian oroigarrizko panelak banatuko dira eta Kubako ordezkari batzuk, abeslariak, poetak, ikastetxeetako haurrak eta irakasleak, antzezleak eta beste hainbat jenderen parte-hartzea espero da sarrera libreko ekitaldi honetan.
“Nire argazkia” dokumentalean euskalkiak hizpide
Datorren asteazkenean, urriak 24, euskalkiak eta oroimena hizpide dituen dokumentala aurkeztuko digute Jokin Etcheverria eta Benjamin Duinat sortzaile lapurtarrek. Bi emanaldi izango ditugu: goizeko 11:00etan ikasleentzako saioa izango dugu. Arratsaldeko 19:30ean, berriz, ikasleentzat ez ezik, publiko orokorrarentzako proiekzioa egingo da eta, ondoren, Beñat Achiary baxenafar artista polifazetikoa eta Urko Menaia gipuzkoar kantaria ere bertan izango dira, nork bere doinuak ekarrita. J.O.K films ekoizpen etxetik bultzatutako egitasmo hau gauzatzeko hiru familietako ahaide batzuk …Read More
IV. Nazioarteko Zinema Ikusezina babesten
IV. Nazioarteko Zinema Ikusezina ospatu da egunotan Bilbon. Amaiera ekitaldian izan gara, Kafe Antzokiak babestu du edizioa, zenbait filmen azpitituluak euskaratuz eta sari bat babestuz. Hemen dituzue gure ordezkari Xabier Monasteriok sari-banaketan esandakoak. Euskaraz egindako lan sozialik onenari aipamena, Kafe Antzokiak babestua izan da, saritutako No te comas el sur dokumentalaren izena eta lagina pantailan erdaraz ageri badira ere.
Jon Sarasuaren hitzaldia: “Norabideari begiratu batzuk”
Jon Sarasua izan dugu gurean. Sarasuaren esanetan, “Norabideari begirada batzuk” gaiaren inguruan, Zenbat Gara elkarteak soziolinguisitikaren inguruan antolatutako hitzaldi sortaren baitan. Euskararen egoera aztertu eta egungo hiztun komunitatea «erronka zahar eta berri lodi samarraren aurrean» dagoela esan digu Sarasuak. Hemen ikus dezakegu lehengo egunean Zumaian, gai eta goiburu berarekin emandako hitzaldiaren bideoa.
Kafe Antzokiko tailerrak abian
Aurreko hiruhilekoa arrakasta handiz burutu ostean, berriro dugu aukera Zenbat Garak Kafe Antzokian antolatzen dituen tailerretako batean izena emateko. Urtarrilaren 26an hasiko dira bigarren hiruhileko tailerrak. Hori bai, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek doan daukate tailerretan parte hartzeko aukera. Izena emateko eta informazio gehiagorako, Zenbat Gara Elkartearen bulegora jo (Kafe Antzoki gainean, 4. solairuan) edo telefonoz 94 423 75 91 zenbakira deitu. Hiru hilabeteko iraupena izaten dute tailer bakoitzak eta, bat …Read More







