Go to Top

Zenbat Gara

Zenbat Garak antolatutakoak eta era batean edo bestean esku hartzen dugun ekimenak

Korrika Bilbon, martxoaren 21ean arratsaldez

Euskararen aldeko lasterketa Bilbora helduko da ostegun arratsaldean. Erandiotik igaro ostean San Inaziora helduko da 17:30ean eta 21:30 pasatxo Abusutik irtengo da, Etxebarrira. Tartean, auzorik auzo ibiliko da lau orduz Korrika 18 gure botxoko kaleetan barna. Zenbat Garako kideok euskalgintzaren kilometroan hartuko dugu parte 19:40 inguruan, plaza biribiletik eliptikora doan zatian, hain zuzen ere (19:30ean geratu gara plaza biribileko Euskadiko Kutxa parean). Lehenago, Bilboko euskaltegiotako ikasle talde batek korrika egingo …Read More

“Euskal Herriari Iparraldetik begira”, Luzien Etxezaharretarekin

Luzien Etxezaharreta lapurtar kazetari eta idazlea gurean izango dugu martxoaren 20an (asteazkena), eguerdian, Euskal Herriari Iparraldetik begira gaia jorratzen, Zenbat Gara elkarteak antolatutako hitzaldian. Maiatz aldizkariaren eta argitaletxearen bultzatzailea, euskal kazeta eta irratietan lanean jardundakoa dugu, beti Ipar Euskal Herriko kokapenetik eta bertako ikuspegia ondo ezagututa. Bere ikuspuntu biografiko eta pertsonaletik azalduko digu Etxezaharretak Euskal Herria nola ikusi eta bizi izan duen, bere hitzetan: “Nola begiratzen den, hala ikusten da. …Read More

Bueltan da Potto, bertsolaritza ardatz duen irratsaioa Bilbo Hirian

Bertsoaren munduak Bilbon ere bere lekua duelako, FM-ko 96.00 dialean, Bilbo Hiria Irratia bertsolaritza-bozgorailu bihurtuko dute Erlantz Ibargurengoitia eta Agurtzane Rementeria bertsozaleek,  soinu-teknikari lanetan ariko den Josu Zabalaren laguntzarekin. Asteroko saioan, uhinetan eta sareko bit-etan barna hedatuko dira aurreko egunetan-edo izandako bertso-ale hautatuak, buru-belarrien gozagarri. Halaber, ordu beteko iraupena duen programan, bertsoaren mundu magikoak utzitako notiziarik garrantzitsuenak helaraziko dituzte, astebururako agenda-proposamena…  Erdu geugaz!

Martxoko mintzamenerako agendan doako hainbat ekitaldi

Zenbat Gara elkarteak mintzamena lantzeko hainbat aukera eskaintzen ditu martxoan, hilabete laburra izan arren (Aste Santuan ez dago ekitaldirik). Ekitaldi asko izango dira gurean euskaraz jarduteko, ikasitakoa lantzen eta hobeto gogoratzen lagunduko digutenak. Publiko orokorrak eta euskaltegiko ikasleek doan izango dute horietako gehienetara sarbidea. Hona hemen martxoko mintzamenerako agenda:

“Cloe Bihotz-bihotzez” jai arrakastatsua atzo

Atzokoan oso elkartasun ekitaldi berezia izan genuen Kafe Antzokian, Cloe bihotz-bihotzez izenburupean. Atxuriko eskolako gurasoek antolatu duten eta Kafe Antzokiko Kurkuluxetan  arte eszenikoen eskolaren laguntza izan duen ekimen honen helburua Cloe izeneko neskaren familiari babes ekonomia eta emozionala eman ahal izatea zen eta esan daiteke arrakastaz bete zirela helburu biak. Gregorio Marañon ospitalean bakarrik transplanteak egiten direla eta, antolatzaileek Bilbo Hiria irratian azaldu dutenez, Cloeren amak bere lana utzi behar …Read More

Bertso topaketa Jon Sarasua eta Andoni Egañarekin

Jon Sarasua eta Andoni Egaña izango dira gure gonbidatu bereziak larunbat honetako eguerdian Zenbat Gara elkarteak antolatu duen bertso topaketan. Ez da bertso-bazkari klasikoa izango, baina bertsoak eta sorpresak ez dira faltako. Aparteko hitzordua, beraz, eguerdiko 13:00etatik aurrera, Kafe Antzokian.  Sarrera 25 euroan gure bulegoan (Done Bikendi, 2. 4.solairua 48001 Bilbo. Telefonoa: 94 423 7591).

Martxoa Kafe Antzokian: euskaraz bizitzeko hainbat aukera

Martxoa indartsua izango da  Bilboko Kafe Antzokian, Aste Santua dela eta, praktikan hiru asteko hilabetea izango den arren, eta euskaraz aritzeko eta bizitzeko hainbat ekitaldi programatu dira bertan, horietako gehienak Zenbat Gara elkartearen ekimenez. Hitzaldiak, antzerkia, txangoak, proiekzioak, jaiak eta beste asko aurkituko ditugu martxoko egitarauan.

Enologia ikastaroa, Imanol Sarasolaren eskutik

Ardoak sekulako garrantzia izan du beti gure kulturan, gure historian, erlijioan, sozializazioan… Ondo aztertzen badugu, ardoa euskaldunon kulturan ondo errotutako elementua dugu. Egun, gastronomiaren eta ardogintzaren garapen modernoarekin batera, inoizko ardorik onenak egiten diren garaian, enologiak sekulako garrantzia hartu du. Baina nola dastatzen eta baloratzen da ardo bat? Zer alderdi hartu behar dira kontutan ardo baten dastaketan? Imanol Sarasola enologoa dugu. Berak irakatsiko dizkigu enologiaren funtsak Zenbat Garak Bilboko Kafe …Read More

Xamar, neguko solstizioaren gainean

Aipatu izenburuarekin, Juan Carlos Etxegoien “Xamar”-ek hiltzaldia emango du gaur Bilboko Kafe Antzokian. Kristautasuna heldu baino lehen, euskaldunek Neguko Solstizioa ospatzen zuten (eta jarraitzen dute egiten leku batzuetan). Hemen entzun dezakezue Bilbo Hiria irratiak Xamarri honen inguruan egindako elkarrizketa.  DESKARGATU HEMEN

Otsaila Kafe Antzokian

Dudarik gabe, inauteriek markatuko dute otsaila gurean, inauteri zikloa izena eman diogun ekitaldi sorta osatuz. Urbeltzen Dantza Ganbarak inauteri dantzak landuko ditu; inauterietako ostiralean urtero antolatzen duten egun osoko inauteri festa eguna egingo dute Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle eta irakasleek eta larunbatean Bilboko inauterietan parte hartuko du Algara konpartsa euskaldunak. Argazki erakusketa, dokumental baten proiekzioa eta Xamar idazlearen hitzaldia izango dira ziklo honen beste osagaiak. Bestalde, kontzertuez beste, hitzaldiak izango …Read More